2015/04/21

"Socratea exorrhiza" oihanean dabilen palmondoa- Iban Soto


Sokrates famatuaren ohorez bataiatu zuten Socratea exorrhiza. "Exorrhiza" hitzak adierazten du lurretik kanpora ere sustraiak dituela, trikimako sustraiak. Palmondo bat da, eta oihanean, argia jaso nahi badu, aldameneko zuhaitzekin borrokatuz luza eta luza egin behar, eta lurrean sendo bermatzeko, enbor bakarretik sustraiak luzatuz, oinarria zabaltzen du. Costa Rican, "palmondo ibiltaria" deitzen diote. Oihaneko kaosean adarren bat edo zuhaitzen bat gainera erori eta makurtzen badu, lurra ukituko duen tokian sustrai berriak eman eta zaharrak galduko ditu, eta, hala, bizitoki berri batera mugituko da.