2018/09/27

Arkimedes eta Hieronen koroa


Resultado de imagen de arquímedes eta hieron

Behin Hieron erregeak horrela hitz egin zion Arkimedesi: "Begira, bitxigile batek koroa hau eman dit eta urre hutsez egina dagoela esan dit. Baina, ez dakit hori egia den ala ez. Tori kora eta froga ezazu, puskatu gabe, urrezkoa den ala ez .
Arkimedesek ez zekien zer egin. Agian koroak urre eta beste metal bat izango zituen nahastuta. Baina koroa puskatu gabe, nola jakin?
Denbora luzez egon zen Arkimedes pentsatzen.
Egun batez bainu-ontzira sartu zenean urak gainezka egin zion. "Kontxo"- pentsatu zuen- "Gainezka egin duen uraren bolumena eta uraren barruan dagoen nire gorputzaren bolumena berdinak dira. Beraz, lehendabizi koroa uretara sartuko dut eta zenbat urek gainezka egin duen neurtuko dut. Ur horren bolumena eta koroarena berdinak izango dira. Horrela koroaren bolumena kalkulatuko dut.
Eta Arkimedesek ondoren, bigarren urratsa eman zuen:
"Koroaren bolumena badakit. Beraz, orain bolumen berdineko urre hutsa hartuko dut. Balantzan ipiniko ditut biak: alde batean koroa eta besten bolumen berdineko urre hutsa. Koroa urrez bakarrik egina bada, balantza orekan geldituko da. Bestela ez. Eureka!!
Arkimedes berehala atera zen bainugelatik erabat poztuta. Biluzik joan zen Sirakusa-ko kaleetan zehar erregearen jauregira. Bitxigileari lepoa moztu zioten.
Arkimedes- zientzia.net



Lurra, planeta urdina

Dinosauro erraldoi baten espezie berri bat aurkitu dute hegoafrikan


"Ledumahadi mafube"-a dinosauru belarjalea orain 200 miloi urte bizi izazn zen eta oraingo elefente afrikarraren neurriz bikoitza izan omen zen.

Kontuz, jogurrek gehienek ere azukre gehiegi!!! - Anton Arana Riesco

2018/09/23

Getarian harrapatuta dago larunbatean Zarautzen agertu zen balea

Big Bang



Lotan dauden izarrei gauak eman die su, konstelazio hilen
errainuak gara gu. Zulo beltz. Bik bat… Big Bang!… jirabiran, zaldi salbaiak Esne Bidean bik bat… Big Bang!… Atomoen lauhazka plazer hedatzeuhin, bi gorpu airean bildu eta desegin. Ni lo ez, ni lo ez nago. Nago… berriz orbitan sartzeko zain.
Zatoz! Zatoz! Zatoz! Zatoz! Bik bat… Big Bang!… jirabiran, zaldi salbaiak Esne Bidean bik bat… Big Bang!…

Dentsitatea

2018/09/18

Zergatik aldatzen da ordua?- Eneko Ayerra Corcuera



Willian Willet (1856- 1915) izan zen udako ordutegiaren asmatzailea. Ez zen izan udako ordutegian aldaketa batzuk ezartzea pentsatu zuen lehena, izan ere, Benjamin Franklinen ustez jendea udan lehenago jaiki behar zen, egunsentia amaitzen zen orduan zehazki.
Willetek udan erlojuak 80 minutu aurreratu behar zirela proposatu zuen. Hau eginez, arratsaldeko eguzki orduak luzeagoak izatea lortuko zen eta argiztapenerako energian asko aurreztea ere.
Ordu aldaketa noiz izango da?
Hurrengo ordu aldaketa urriak 28an izango da, goizaldeko 3retan.

2018/09/16

Ordua aldatu, bai ala ez?

Resultado de imagen de udako ordua ala negukoa



Iritzi desberdinak eta guztiak ezagutu behar guk ere bat izateko. Gaurko La vanguardia egunkarian hauxe atera da.
Fiskoeen ustez Españari ordua urtean birritan aldatzea komeni zaio. Hemen hauen azalpenak- La vanguardia