
Zientzia arloan interesa piztu, lanerako laguntza eskeini eta sarean beharrezko informazioa bilatzen laguntzea nahiko luke blog honek
2009/09/30
2009/09/29
Udazken koloretan (Benito Lertxundi)
Helbide honetan ikus eta entzungai
http://www.youtube.com/watch?v=8M42pJv5mH0
2009/09/28
Bila ezazue energia berriztagarrien inguruko informazioa.
- Zein motatako energia berriztagarriak daude? Aipatu gutxienez lau.
- Azal ezazu aipatu dituzun energia mota guztien funtzionamendua.
- Zein da gutxien kutsatzen duen energia?
- Zein da energia gehien sortzen duena?
- Espainiar estatuan energiaren zein portzentai suposatzen du energia mota bakoitzak?
- Energia berriztagarrien artean zeintzuk daude gure inguruan ? Zein herritan konkretuki?
2009/09/26
2009/09/23

Bideoa ikusgai helbide honetan: http://www.elpais.com/videos/internacional/tormenta/arena/invade/Sidney/elpvidint/20090923elpepuint_1/Ves/
2009/09/19
1 eta 2 esteketan energia-iturriei buruzko kontzeptu-mapak dauzkazu. Ondo aztertu eta praktikatzeko ariketa egin ondoren, saia zaitez hurrengo galderei erantzuten.
- Zein dira energia-iturri berriztagarriak?
- Nola deitzen dira agortzen diren energia-iturriak?
- Zer behar du energia-eolikoak argi-indarra ekoizteko?
- Zer erretzen da zentral termikoetan ?
- Zer da uranioa?
2009/09/16

Lise Meitner (Viena, 1878- Azaroak- 17 - Cambridge, el 1968- Urriak 27) austriar jatorriko suediar fisikaria izan zen.
Sortzez judutarra izan zen. Vienako Unibertsitatean ikasi zuen 1901etik 1907ra eta Berlinen Max Planck-ekin osatui zituen bere ikasketak. Otto Hahn-ekin batera hogeitamar urtetan lanean aritu zen eta protactinio-a aurkitu zuten 1918-an. Berlin-eko eta Estocolmoko Unibertsitateetako irakasle izan zen. Azken honetan, bere ikerketak direla medio, Otto Hahn eta Otto Frish-ek Fisión nuklear-aren lehen adibidea lortu zuten. Hau dela eta, Otto Hahn-ek, 1944-ean Kimikako Nobel saria lortu zuen. Bera judutarra zenez ez zuten kontutan hartu . Dena dela, aurrerago bere lana goraipatu zuten, bereziki 1966ean Enrique Fermi saria eman ziotenean USA-n fisikari buruz egindako lanak direla eta.
Bonba atomikoaren garapenean zerikusia izan zuen eta 109. elementu kimikoak Meitnerio du izena bere omenez.

Aste honetan espiral erraldoi hau ikusteko aukera izango omen dugu.
3.4-ko magnitudea du eta begi bistaz dago ikusgai. 140 km/s-ko abiaduraz urreratzen ari da Lurrera. Hau dela eta 3.000-5.000 miloi urte barru gurearekin talka egin dezake eta elkartuz, galaxia eliptiko erraldoia sor daiteke.
2009/09/12

Mahout edo elefante entrenatzaile zahar bat eguna hasi aurretik ohizko zeremonia egiten ari da, Greenpeace-k sustatutako Chang(e) Caravan-en aurkezpenean, Tailandiako Khao Parke Nazionalaren inguruan dagoen elefanteak zaintzeko gunean. Berreskuratutako elefante hauekin Chang (e) Caravan-ek jendea mugiarazi nahi du aldaketa klimatikoak sortuko dituen ondorio kaltegarrietatik planeta salbatzeko behar diren neurriak bultzatzeko.
diario de navarra.es

Amazonas ibaia duela 11 milioi urte sortu zen, eta gutxi gorabehera duela 2,4 milioi urte hartu zuen gaur egungo ur-ibilgua. Petrobas Brasilgo olio-konpainiak Amazonas ibaiaren bokaleko 10 kilometroko sedimentu-ohantzea aztertu du, lehenengoz. Sedimentu- eta paleontologia-azterketak egin dituzte, eta Hego Amerikako paleogeografiaren eta Amazoniako nahiz Atlantikoko kostaldeko itsasoko organismoen eboluzioaren berri izaten ere lagunduko du ikerketak.
2009/09/01 | Elhuyar | http://www.zientzia.net/
2009/09/09
2009/09/08

ZIENTZIABERRI
2009/09/03

Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak arriskua dagoela adierazi du klimari buruzko Munduko Biltzarrean, eta Artikora joatekoa da.
