Zientzia arloan interesa piztu, lanerako laguntza eskeini eta sarean beharrezko informazioa bilatzen laguntzea nahiko luke blog honek
2009/10/31
Ilargiaren eklipseak
Ilargiaren eklipseak gertatzen dira Ilbete denean, eta gainera Eguzkia, Lurra eta Ilargia lerrokatuta daudenean (5º-ko angelua ez balitz, beti gertatuko lirateke). Baldintza horietan, Ilargia Lurraren itzalean dago, ondoko irudiak erakusten duen bezala.
Lurraren itzalak bi gune nagusi ditu: itzalgunea eta ilungunea, eta Ilargia zein gunetan kokatzen den arabera zenbait Ilargi-eklipse mota dago.
Eguzki-eklipseak ordea, gertatzen dira Ilberri denean, alegia, Ilargia sartzen denean Eguzkia eta Lurraren bitartean. Ilargia Eguzkia baino 400 bider txikiagoa da baina 400 bider hurbilago dago, beraz, itxurazko tamaina oso antzekoa dute biek Lurretik ikusita. Ilargiak Eguzkia guztiz estal dezake eta eklipse totala sortu, baina Ilargiaren itzalak ez du Lurra osorik estaltzen, soilik eskualde bat baizik.
2009/10/30
2009/10/29
Asterix eta Obelix
2009/10/28
2009/10/23
Bizi-osagaiak dituen exoplaneta bat topatu dute, bigarrena. Ura, karbono dioxidoa eta metanoa ditu HD 209458b planetak, baina gas planeta da, Jupiter bezalakoa
- Berria.info 2009-10-22
2009/10/21
Sare handienak iruten dituen armiarama

Sare handienak iruten dituzten Nephila armiarma erraldoien espezie berri bat aurkitu dute Afrik
an. Hain ezaguna den hau, 130 urtetan baieztatutako lehena eta handiena izan da beraren aurkitzaileen ustez. 1767-an Linneo izan zen honelako aimiarma aurkitu zuen lehena.
Soilik Nephila emeak dira erraldoiak, gorputzak 3,8 cm eta hankek 12 cm izan dezaketelarik. Iruten dituzten sareek sarritan 1m diametroa gainditzen dute. Arrak bost aldiz txikiagoak dira (ohizko neurria, emeak dira erraldoiak) eta hau dela eta armiarma hauek dismorfismoaren ikerketarako eredua dira.
Publicado en ELPAIS.com

2009/10/20
Marmoka erraldoiak Japonian

Oraindik ez dute beraien habitat natural ez den ingurura etortzeari buruz azalpen zientifikorik eman. Dena dela gehienek Txina dute errudun nagusitzat marmoka mota hori Itsaso Horiaren Txinako kostaldean sortzen da eta. Kutsadura dela eragile nagusia uste dute eta Yangtzé ibaiaren bokalean hondakin asko pilatzen dira eta Japonian agertzen diren marmoka erraldoi gehienak bertan sortuak izaten dira.
Público.es - Medusas gigantes 'atacan' Japón

Armiarmen haragijale izaera zalantzan jarri da. Armiarma saltari tropikal bat aztertu berri da, orainarte ezagutzen diren 40000 armiarma espezieetan belarjale gisa sailkatuko litzatekeen lehena, hain zuzen ere. XIX. mende amaieran naturalistek Bagueera kiplingi armiarma deskribatu eta izendatu zuten. "Holotipo gisa hildako armiarma bat erabili zutenez, ez zuten espezie honen dietaren nondik norakoen inolako argibiderik. Armiarma saltari ia denak bezala, haragijaletzat jo zuten", dio ikerketa berri honen zuzendari den Christopher Meehan-ek (Arizonako Unibertsitatea).
http://www.euskalnatura.net/
2009/10/19
32 exoplaneta berri
2009/10/17

Oso urrun dago, baina The sun in motion weborriari ezker Eguzkiaren azalean gertatzen diren fenomenoakikusgai daude 15 eszenetan:Eguzki ekaitzak,hodeiak, olatuak, espikulak...irudi bitxiak.
ZIENTZIABERRI
2009/10/14
Astromiaren 30 misterio
Muy Interesante digitalaren eskutik oso infografia majua dugu: Astronomiaren 30 misterio du izenburua eta, noski, 30 ataletan banatuta dago. Atal bakoitzean galdera bat egin eta erantzuten da, irudi edo simulazio astronomiko batekin lagunduta. Uniberstoa nola sortu zen, ea unibertso alternatiboak dauden, zein da bere geometria, egitura, materia beltza, antimateria, zulo beltz eta zuriak, Higgsen bosoia, bizitza estralutarra...gai "oso interesgarriak" denak.
ZIENTZIABERRI
2009/10/12

Lur azpiko zohikatza abuztuaz geroztik sutan dago, azken lau urteotako lehortea eta gero.
Lurrazala lehortzen denean, zohikatzak ura galdu, uzkurtu eta inguruan erraildu egiten du. Zirrikituetatik airea ibiltzen hasten da. Eta zohikatza,berez oxigenorik gabe osatua, oxidatu eta berotu egiten da. Tenperatura berezi bat gainditzean lurrazpian sua hartzen du.
Inguru hau oraintxe urez bete ezik buelta ezinezko kalteak izango dituela uste dute zientifiko batzuek.
2009/10/08
BUKAERAKO LANA
Bildu ezazu atal hauei buruz informazioa eta, eskemak erabiliz, modu txukun batean aurkeztu.
- Beroa, energia termikoa, beroaren hedapena,...
- Tenperatura, neurtzeko tresnak, eskalak
- Isolatzaileak
- Animaliak eta tenperatura
- Beroa, energia termikoa, beroaren hedapena,...
- Tenperatura, neurtzeko tresnak, eskalak
- Isolatzaileak
- Animaliak eta tenperatura
BEROTZEN AL DUTE BEROKIEK?
Bai galdera txotxoloa! pentsa lezake norbaitek. Eta arrazoi osoz, izan ere izenak berak erantzuten dio galderari, hots, ‘berokia’. Baina, horrela al da? Egin dezagun saiakera bat. Har ezazu termometroa, begiratu zenbat gradu markatzen duen eta segidan sartu beroki batean. Bertan zenbait orduz utzi ondoren atera eta begiratu ea zenbat markatzen duen. Lehenean al dago? Bai ezta! Beraz ez da ezertxo ere berotu. Ondorioz, berokiak ez duela berotzen esan behar dugu. Eta norbaitek berokiak hoztu egiten duela esaten badigu, zer erantzungo diogu? Egin dezagun beste saiakera bat. Har itzazu bi katilu eta izotzez bete. Inguratu bietako bat berokiarekin eta utzi bestea kanpoan. Itxaron kanpoko katiluan dagoen izotza urtu arte. Ondoren atera berokian bilduta dagoena. Zer dakusazu? Izotza urtzeke dagoela ezta! Beraz, berokiak ez du izotza berotu eta alderantzizkoa ez badaiteke esan ere, likidotzea atzeratu duela bai, esan daiteke. Orduan, berokiak hozkiak direla esan dezakegu?
Ez, ez bata ezta bestea ere. Berokiak berez ez du berotzen, hitz horrekin ‘beroa eman’ulertzen badugu bederen. Bonbilak bai, suak ere bai, gorputzak ere bai, …
Era berean eta berokiaren antzera ‘berotzen’ du elurrak lurra. Elurra oso eroale txarra da eta bere azpian dagoen lurraren beroari kanporatzeko oztopo handia jartzen dio. Toki oso hotzetan, elurpean dagoen lurraren tenperatura kanpoan dagoena baino hamar gradu beroago edo gehiago izan ohi da.Beraz, aurrerantzean irakurle, zure berokiak ondo berotzen zaituen ala ez galdetzen dizutenean hauxe erantzun behar diezu: berokiak ez nau berotzen, ni neu berotzeaz gain, berokia bera ere berotzen dut eta ez alderantziz. Amaitzeko irakurle, berokia euskaraz hitz berria denez, erabili al dezakegu ‘hozkia’ hitza janzki hori adierazteko.

BEROA ETA TENPERATURA
Helbide honetan gai honi buruz hainbat informazio inetresgarri.
http://www.hiru.com/fisika/fisika_01300.html
http://www.hiru.com/fisika/fisika_01300.html
2009/10/07
Saturnoren inguruan eraztun erraldoi bat sumatu dute
Ordenagailuz egindako irudia
ELPAIS.com
Eraztun ezagunetatik 50 aldiz urrunago dagoen hautsez eta izotzez osatutako zirkulo arin bat da.
ELPAIS.com
2009/10/04
Izotzetako itsasbidea, zabalik
Hego Koreatik abiatu eta Rotterdameraino Artikotik iristea lortu dute bi kargaontzik, izotz-hausleen laguntzarik gabe. Ipar-ekialdeko Pasabidea ireki dio klima aldaketak merkataritzari.
2009/10/01
Etxebizitza ekologikoa
Bioeraikuntzaren hiru printzipio nagusiak dira: Energia garbi eta berriztagarrien ekoizpena; Energia eraginkortasuna eta energia aurreztea argiztapenean; Etxetresna elektriko eta berokuntzaren erabilpena. 2009/09/29 - 17:08:04Hiru.com
Energia gela
Energia-gela Unión Fenosa-Gas natural entrepresaren proiektua da. 11-18 adinen arteko ikasleei zuzenduta, bere Weborrian 2-4 ordutan lantzeko jarduerak on line prestatu dituzte. Jarduerak datorren urt...
ZIENTZIABERRI
Suscribirse a:
Entradas (Atom)