Zientzia arloan interesa piztu, lanerako laguntza eskeini eta sarean beharrezko informazioa bilatzen laguntzea nahiko luke blog honek
2012/10/21
2012/10/17
2012/10/16
2012/10/12
Curiosity-k Marten Lurreko harrien antzeko bat aurkitu du
Gure planetako zenbat ingurutan aurkitutako hari igneo batzuren konposizio kimiko berdina dute
Grafitoz eta diamantez osatutako planeta berria
![]() |
"55 Cancri e" planetaren irudia |
"55 Cancri e" izena jarri diote eta Lurra baino bi aldiz handiagoa da: Masa zortzi aldiz handiagoa du eta oso azkar orbitatzen du, berek urteak 18 egun irauten du.
BERRIA eta La Vanguardia-n informazio gehiago
2012/10/05
Artikoa, orain dela 30 urte zuen izotzaren erdia baino gutxiago
2012/10/01
Halley kometa
Halley kometa epe laburreko kometa ezagunena da, Lurretik 75 edo 76 urtean behin ikus daitekeena. Epe
laburreko kometen artean begi hutsez antzeman daitekeen bakarra da, eta baliteke gizaki baten bizialdian bitan agertzea. Begi hutsezko beste kometa batzuk, argitsuagoak eta ikusgarriagoak izan daitezkeenarren, milaka urtean behin baino ez dira agertuko.Halley kometa Eguzki sistemaren barrenean sartzen ikusi izana Txinako, Babiloniako eta Europako ErdiAroko kroniketan dago idatzirik, gorputz zerutar berazela jakin gabe. Kometaren periodikotasuna, lehendabiziko aldiz 1705ean ezarri zuen Edmond Halley ingelesak, eta egun haren omenez darama izena. Eguzki Sistemaren barrenean 1986an sartu zen azken aldiz, eta 2061ean agertuko da berriz. 1986ko agerraldian, Halley kometa espaziontzi batek behatu zuen lehen aldiz, eta kometaren nukleoari eta isatsari buruzko informazio zehatza eman zuen. Behaketa horiek euskarria eman zioten zenbait hipotesiri komenten osaketari buruz, batik bat Fred Whipple-ren "elur-bola zikin" izeneko ereduari. Horrela, egiaztatu zen Halley kometa irakite-puntu baxuko izotz batzuen nahasketak osatu zuen (ura, karbono dioxidoa, amoniakoa eta hautsa). Hala ere, behaketak ideia horiek eraberritu ere egin zituen hainbat puntutan; esaterako, Halley kometaren azala hautsazko bestelako materialek osatzen dutela, eta zati bat baino ez dela izotzezkoa.
Noel Blanco Martínez-ek Wikipedia-n aurkituta.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)