2009/05/09

@ ikurra orain dela 473 urte erabili zen lehenengoz
Komertziante italiano batek 1536an erabili zuen lehenengoz @ ikurra eskutitz batean. Masa unitate bat bezala erabiltzen zen orduan abildua ikurra. Garai haretan arroba bat 11,34 kg inguru ziren.
http://www.zabaldu.com/

2009/05/08

Dentsitatea
Hemen dituzu magnitude hau kalkulatzeko ariketa batzukhttp://www.iesaguilarycano.com/dpto/fyq/densidad/densidad.htm
Hainbat gairen dentsitatea
Olioa 920 kg/m³ Altzairua 7850 kg/m³ Ura 1000 kg/m³
Itsasoko ura 1027 kg/m³ Airea 1.3 kg/m³ Alkohola 780 kg/m³
Aluminioa 2700 kg/m³ Izotza 920 kg/m³ Karbonoa 2260 kg/m³
Kautxoa 950 kg/m³ Giza gorputza 950 kg/m³ Zura 900 kg/m³
Diamantea 3515 kg/m³ Gasolina 680 kg/m³ Burdina 7800 kg/m³
Urrea 19600 kg/m³ Hormigoia 2400 kg/m³ Merkurioa 13600 kg/m³
Pomez harria 700 kg/m³ Zilarra 10500 kg/m³
Platinoa 21400 kg/m³ Beruna 11300 kg/m³
Poliuretanoa 40 kg/m³ Odola 1480 - 1600 kg/m³
Lurra (Planeta) 5515 kg/m³ Beira 2500 kg/m³

"http://eu.wikipedia.org/wiki/Dentsitate_%28fisika%29"(e)tik eskuratuta

2009/05/01

Izozmendiak Wilkins izozgunean
Orain Wilkins izozgunearen (Antartikan) iparraldean izozmendiak askatzen hasi dira. Dagoeneko 700 metro koadro galdu ditu izozguneak, eta, ikerlarien arabera, litekeena da datozen egun eta asteetan itsasoratutako izotz eremua 3.300 metro koadro ingurukoa izatea. Wilkinsekoarekin, guztira, zortzi dira azken urteetan Antartikan atzera doazen izozguneak. Ez dira itsasoaren maila handitzeko modukoak baina bai ikerketarako aproposak. Azken 50 urteetan Antartikako tenperatura 2,5 gradu igo da, munduko batez bestekoa baino sei aldiz gehiago.
Irune Lasa. Donostia
Berria.info

Zer egin behar dugu hau gelditzeko asmoz?

2009/04/30

Ekuadorreko Galapagoetako Fernandina irletan dagoen La Cumbre sumendiak 18 egun daramatza laba isurtzen.

2009/04/29

Berako mendijulufraiak
Apirilero lore eder horien usain sakona eta kolore bizia hartzen ditu herriko zortzigarren mugarriko mendi magalak; herritar anitz joaten da harat mendijulufraien bila.

Non dago Bera? Non dago herriko zortzigarren magala?

2009/04/24

Antartikan izotza gehitu du ozono geruzaren zuloak
Artikoan ez bezala, Antartikako itsas izotzaren bolumena handitzen ari da. Erresuma Batuko eta AEBetako ikerlarien ustez, horren eragile ozono geruzaren zuloak eragindako aldaketa meteorologikoak dira. Zuloak areagotu egin ditu azaleko haizeak eta aire hotz gehiagorekin izotz gehiago sortu da. Mende honen amaierarako ozonoa bere mailara itzultzea espero da.
Berria.info

2009/04/23

Munduko meatzerik sakonena
Bere izena Tau Tona da (Lehoi Handia) eta Hegoafrikan dago, Carletonvillen , Johannesburgotik 70 km-tara. XX. mendearen hasieran aurkitu zuten. 3,6 km-ko sakonera du eta 4 km-tara ailegatzeko lanean dabiltza. 800 km pasa galeriak ditu eta azaletik urrutien dagoen tokira joan etorria egiteko lau ordu beharrrezkoak dira.
Zer erauzten dute meategi honetan?
http://eternalsunset23.blogspot.com/2008/03/la-mina-ms-profunda-del-mundo-ciudad-de.html
http://www.anfrix.com/2006/12/la-mina-mas-profunda-y-mortifera-del-mundo/