2010/07/19

Elhuyarren Hiztegi Entziklopedikoa on line

Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa 2009ko urrian argitaratu zen liburu eta CD-ROM formatuetan eta euskaraz egin den lehena izan ze. Orain on line ere eskuragarri dugu.

23.000 kontzepturen definizioak, dagozkien erdal terminoak (ingelesezkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak), artikuluak, irudiak eta lagungarriak diren zenbait unitate daude. 50 eremuko informazioa eskaintzen du, honako alor nagusi hauetan multzokatuta: zientzia zehatzak, materiaren eta energiaren zientziak, Lurraren zientziak, biziaren eta osasunaren zientziak, teknologia eta gai orokorrak.

Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa

2010/07/11

LUTETIA ASTEROIDEA


Joan den larunbatean Rosetta zundak Lutetia asteroideari hainbat argazki atera dizkio, eta Europako agentzia espazialak (ESA) "mudu berri bat" dela dio . 400 bat argazki lortu ditu, non hainbat krater eta detaile ikus daitezken. Holger Sierks izan da kamararen arduraduna.
Le Monde

2010/07/06

Sagarrek erreflexuak bizkortzen lagunduko dizute
 Minututxo batzuetan ondo pasatzeko jolasa.
50 SAGAR BILTZEN BADITUZU IKUSMEN ETA ERREFLEXU ONAK DITUZUNAREN SEINALE,
GEHIAGO BILTZEN BADITUZU BIKAINAK DIRA,
GUTXIAGO BILTZEN BADITUZU KEZKATZEN HASI, ETA EGUNERO PRAKTIKATU ERREFLEXUAK BIZKORTZEKO !!!!!