1.- Bataz besteko zein abiadura eraman beharko du auto batek
240 km egiteko hiru ordutan?
2.- Hegazkin bat Madriletik atera da eguerdiko 12-etan eta
Argentinara iritsi da arratsaldeko zazpietan. Zer abiadura eraman du Madrildik
Argentinara 5600 km badaude?
3.- Hegazkin baten bataz besteko abiadura 500 km/h-koa da. Zenbat
denbora pasatuko du 7000 km egiten?
4.- Zer distantzia egingo du 150 km/h-ko abiaduran doan tren
batek 9 ordutan?
5.- Moto batek 5 km egiten ditu 20 minututan. Adierazi
abiadura km/h-tan.
6.- Bizikleta bat 5 m/s-ko abiaduran doa errepidean zehar.
Beste bizikleta batek errepide bereko 10 km egiten ditu 15 minututan. Bietako
zeinek darama abiadura handiena?
7.- Motorrean doan batek, espazio jakin bat egiten du 60
km/h-ko abiaduran. Zebat denbora beharko du automobilak abiadura bikoitzean?
8.- Hegazkin batek Madril- Las Palmas distantzia egiteko 120
minutu behar izan ditu eta beste batek 2 ordu eta laurden. Bi hegazkinetako
zeinek darama abiadura handiena? Zein unitatetan adieraziko duzu?
9.- Erlojuaren kontrako txirrindularitza proban, lehenengo
bostek probako 30 km-ak egiteko ondoko denborak behar iza dituzte: 42, 39, 40,
44 eta 45 min hurrenez hurren. Zenbatgarren iritsi da bakoitza?
10.- Automobil batek 10 km egin ditu ordu laurdenean eta motor
batek 20 km ordu batean. Bietatik zeinek izan du abiadura handiena?
11.- Automobil batek 60 km/h-ko abiadura darama. Zenbat km
egingo ditu minuko?
12.- Pasatu 70 km/h m/s-tara
13.- Pasatu 25 m/s km/h-tara