2010/02/27

LURRIKARAK OZEANO BAREAN

1.- 8,8-KO LURRIKARAK ASTINDU DU  TXILE
Alerta ezarri dute Txile, Ekuador, Peru, Kolonbia, Panama eta Costa Ricako kostaldean, tsunamia gerta daitekeela-eta-

 2.- 7,3-KO BESTE BATEK JAPONIA HEGOALDEAN

Tsunami arriskua Ozeano Barean. Tsunamia gerta daitekeela-eta alerta ezarri dute Latinoamerikako Ozeano Bareko kostaldean ez ezik, baita, Errusia, Japonia, Filipinak eta Australian ere. Hala ere, murriztu eta Txile, Ekuador, Peru, Kolonbia, Panama, Costa Rica, Nikaragua, Honduras, El Salvador, Guatemala, Polinesia Frantziarrera eta Antartidara mugatu dute.

Le trajet probable du tsunami

Le Monde 2010/02/28

2010/02/26

Luxenburgo bezalako tamaina duen izeberg-a Antartikatik nora ezean

Antartikaren ekialdean Luxenburgo (2.500 km karratu) bezain handia den izotz multzo bat askatu da Mertz glaziarretik B-9B izozmendiak berarekin talka egin ondoren. Talka orain hiru aste gertatu zen eta bi izebergak, bien artean 700 miloi tona masa dutenak, noraezean dabiltza.
Zientzilariak gertaera honek ozeanoetako uren zirkulazioan eta inguruko itsasoko aniztasunean eragina izango duelakoan daude, horiek urtzean gatz maila gutxitu egingo duelako.
Gertaera honek ez omen du zerikusirik aldaketa klimatikoarekin eta bai izotz geruzen mugimenduarekin.
El Pais  2010/02/26

ZIKLOGENESI LEHERGARRIA

Haizete handiengatik alertan gaude , baina oraindik ez dakite zehazki nondik sartuko den ziklogenesi lehergarria.

Harreman eta koordinazioa Borja Landeta 12 M

2010/02/10

Begietako iparrorratzei esker orientatzen dira txantxangorriak

Eremu magnetikoaren arabera aldatzen den begietako proteina batek iparrorratz-funtzioa betetzen du
Alemaniako Oldenburg Unibertsitatean egindako ikerketa batean ikusi dute txantxangorriak begietan duten proteina bati esker orientatzen direla. Azaldu dutenez, proteina hori, kriptokromoa, Lurraren eremu magnetikoaren arabera aldatzen da, eta txoriak horretaz baliatzen dira nondik nora joan jakiteko. Nature aldizkarian eman dute horren berri.
Hainbat azalpen posible proposatu izan dituzte zientzialariek eremu magnetikoaren araberako orientazioa azaltzeko, eta Oldenburg Unibertsitatean horietako bi probatu dituzte txantxangorriekin, esperimentu banatan. Batean, mokoa eta garuna lotzen dituen nerbioa moztu zieten txoriei, ikusi nahi baitzuten hainbat txorik mokoan dituzten burdinazko kristalek iparrorratzen funtzioa betetzen ote duten. Beste esperimentuan, kriptokromoaren aldaketak prozesatzen dituen garun-zatia kaltetu zieten txoriei, N klusterra.
Bada, ikusi dute bigarren esperimentuko txoriek bakarrik galdu zutela orientatzeko gaitasuna. Are gehiago, eremu magnetikoari antzemateko gaitasuna ere galdu zuten N klusterra kaltetuta zuten txantxangorriek. Horrek agerian utzi du begietako kriptokromoaren erreakzioak prozesatzen dituen garuneko eremu hori ezinbestekoa zaiela txoriei behar bezala orientatzeko.
 2010/02/01 | Elhuyar |Zientzianet

2010/02/04

Txinpantzea baino azkarragoa?

Begira Ayumu txinpantzea zer egiteko gai den!
 
 Klikatu hemen eta frogatu ia nor den azkarrago!
Are you smarter than a chimp?


ZIENTZIABERRI - 2010/02/04

ZIKLOEN SORRERA ETA BILAKAERA

Klikatu hemen eta ikusteko aukera izango duzu!
http://www.lemonde.fr/planete/visuel/2003/10/22/vie-et-mort-des-cyclones_628016_3244.html#ens_id=1300891
Le Monde 2010/02/4

Oli zikloia Polinesiara hurbiltzen


La "dépression tropicale forte" a évolué en cyclone et se trouve près de Bora Bora et de Maupiti, dans l'archipel des îles Sous-le-Vent. Les îles de Tahiti ou de Moorea, placées en alerte rouge en raison du cyclone Oli.

Non daude irla hauek? Zergaitik frantsesez?
Le Monde 2010/02/4