2010/09/29

2010/09/18

ENERGIA SORTZEN DUTEN ERREPIDEAK

Zenbait proposamenek autopistetan edo supermerkatuetan sortutako energia zinetikoa, eolikoa edo eguzki energia ustiatzen dute.
Consumer- EROSKI

ERREPIDEETAKO ENERGIA HARTZEAREN FROGA

2010/09/15

Natura basatia, aitaren lorategian

Erreportaia naturalistiko ederra egiteko ez dago oihanik galduenera joan beharrik. Mirko Faienzak aitaren lorategian grabatu ditu minutu hauek. Ikusgarriak.

My Father's Garden from Mirko Faienza on Vimeo.

2010/09/10

Iraileko ekinokzioak eta ilargi berriak urteko itsasbehera eta itsasgora handienak ekarri zituen atzo. Izugarria da itsasaldien arteko aldea egunotan; gaur eta bihar ere oso altua izango da indizea.

Itsasoko urek ez dute erdibidekorik egunotan; seko hilda ageri dira boladatan, eta bizi-bizi pizten dira handik ordu batzuetara. Urteko itsasaldi bizi eta hil ikusgarrienak izan ziren atzo, eta ordu batzuetan guztiz aldatu zen kostaldea.

Luzaroan, baina, ez da horrelakorik ikusiko berriro. Lau urte barru, berriz, 2014ko irailean, ikus daitekeen itsasaldi bizirik handiena izango da euskal kostaldean

Itsasoaren mugarriak mugitzen BERRIA

2010/09/08

Cuencan orain arte ezagutzen ez zen dinosauru espezie bat aurkitu dute

"Pepito" sei metro luze neurtuko zuen haragijale heldu bat da eta orain dela 125 miloi urte bizi izan zen oraingo Cuencako mendilerroan. Espanian aurkitutako fosil osatuena da. Konkorduna eta protolumak izan zituen arrastoak ditu.
El Pais
Cuencako konkorduna- Público

Gaur bi asteroide Lurretik 386.241 km-tara hurbilduko dira

Gorputz horiek Ilargia Lurretik dagoen distantzia beretsura pasatuko direla diote NASA-ko zientzilariek