2011/03/30

Egundoko lehortea Amazonian


NASA-ko sateliteek hartutako irudi hauek Hegoamerikako basoen egoera adierazten dute: gorri eta larrosak baso osasuntsuak, berdeak landaredi eskasa eta horiak kostaldeko basamortuak.
El PAis-en informazio gehiago

2011/03/16

ERRADIAZIO KALTEGARRIAK JAPONIAN


Lurrikara batek eta ondorengo tsunamiak hondamendia sortu eta 5 egunetara, erradiazio nuklearra "maila kaltegarrietara" iritsi dela aitortu du Japoniako gobernuak.
BERRIA-n informazio gehiago 

2011/03/12

Karangetang sumendia erupzioan Indonesian



Asiako sumendirik aktiboenetariko bat  laba kanporatzen hasi da  Japonian lurrikara gertatu eta ordu batzuetara.  Bi gertaera natural hauek faila beraren ondorio dira.
Informazio gehiago EL PAIS-en

2011/03/09

video

Poloak uste baino azkarrago urtzen ari direla jakinarazi du NASAk


NASAk gaur jakinarazi duenez, Groenlandiako eta Antartidako izotza orain arte uste zena baino azkarrago ari dira urtzen, eta espero baino lehenago eragingo du horrek itsasoaren mailan. 2006an esate baterako poloek 475 gigatonako masa konbinatua galdu zuten bataz beste eta kopuru hori nahikoa da urtean itsasoaren maila 1,3 milimetro igotzeko.
Poloetako izotza glaziarretakoa baino azkarrago ari dela urtzen ere jakinarazi du NASAk. Mendietan 402 gigatona galdu zituen izotzak. 1999 eta 2009 urteak bitartean satelitetik jasotako irudiak aztertu ditu NASAk, eta urtetik urtera 36,3 gigatona gehiago urtzen dela kalkulatu dute. Galera horrek jarraitzen badu, 2007an hainbat adituk egin zuten Klima Aldaketaren bileran egindako iragarpenak aise gaindituko direla gaineratu du NASAk.
BERRIA 

2011/03/08

Oskol bat, bi buru



Afrikar dortokaren (Geochelone Sulcata) kume siames hau bi buru eta bost gorputz adarrekin jaio da orain zazpi aste Eslobakian.
El PAIS

2011/03/01

Erleak jaten dituen liztorrarekin kezkatuak daude erlezainak


Erleak hiltzen dituen Vespa Velutina Asiako liztor beltzaren hamaika kabi guttienez aurkitu dituzte
Baztanen, Bertizaranan, Bortzirietan, Malerrekan eta Urdazubin.
Ttipi-ttapa-n informazio gehiago (Patxi Goikoetxeak ekarri du berri hau)