2011/06/27

Gaur gauean bi autobus bezalako neurria duen asteroide batek Lurra inguratuko du.

Lurretik 12.000 kilómetrotara pasatuko da (Ilargia baino 20 bat aldiz gutxiago) eta  zientzilariek diote ez duela inolako arriakurik sortzen.

La vanguardia 


1.000 espezie ezezagun baino gehiago aurkitu dituzte, Ginea Berrian


1.060 espezie ezezagun aurkitu dituzte,1998tik 2008ra bitarte. Horietako asko desagertzeko arriskuan daude zuhaitz-mozte eta baso-soiltzeen ondorioz: 218 landare, 43 narrasti, 12 ugaztun, 580 ornogabe, 134 anfibio, bi hegazti eta hamabi arrain
BERRIA-n informazio gehiago

2011/06/23

Betelgeuse izar erraldoia

Ortzian ikus daitekeen dizdiratsunetarikoa den astro hau, 60.000 miloi km-ko zabalera duen nebulosa batez inguratuta dago.
El Pais

2011/06/21

Gaurtik aurrera uda

ONDO PASA!

11M-ko ikaslegoa, 2010-2011

11L-ko ikaslegoa, 2010-2011

12K-ko ikaslegoa, 2010-2011

12M-ko ikaslegoa, 2010-2011

Pinguino enperadore bat Zelanda Berrin ikusi dute

 Antartikako izotzetan bizi den pinguino enperadore bat Zelanda Berriko kostaldean ikusi da, berrogei urtetan lehen aldiz.
DEIA-n informazio gehiago

2011/06/13

Ilargi eklipse osoa ikusgai asteazkenean



Ziklo osoa ikusteko lekurik onena Mediterraneo aldea izango da. "Observatorio Astronómico Nacional" delakoaren arabera 22:14-tan izango eklipsearen unerik altuena eta ordu bat eta 41 minutu iraugo du.

Berria
La vanguardia

2011/06/10

Harriak eta mineralak.

Adiaerazi harria edo minerala den eta zein ezaugarri dituzten.
1.- Granitoa
 2.- Pirita
 3.- Kareharria
 4.- Sufrea
 5.- Zinabrioa

2011/06/05

Txileko Puyehue sumendia ere esnatu da

Puyehue-Cordon Maulleren (2.240 m. altuerakoa, Txileko hegoaldean) erupzioa dela eta  inguruetan bizi diren 3.500 pertsona  mugiarazi ditu bertako gobernuak eta larrialdi egoera ezarri dute Bariloche eta Villa Angostura inguru turistikoan lehenengo errauts hodeiak ailegatzearekin batera.
El Pais

2011/06/04

Popocatepetl bizirik

 Popocatépetl sumendia, Mexiko hiriburutik hegoekialdera 55km-ra dagoena, gaur esnatu da. 3km-ko altuerara ailegatzen diren errauts zutabea askatzen ari da eta inguruetako herrialdeetara zabaltzen dago.

Sumendi honek (5.426 m.), beroketa globala dela eta, azken hamabost urtetan bertan dauden glaziarretatik lau galdu ditu.
EL Pais