Zientzia arloan interesa piztu, lanerako laguntza eskeini eta sarean beharrezko informazioa bilatzen laguntzea nahiko luke blog honek
2018/09/23
Big Bang
Lotan dauden izarrei
gauak eman die su,
konstelazio hilen
errainuak gara gu.
Zulo beltz.
Bik bat…
Big Bang!…
jirabiran,
zaldi salbaiak Esne Bidean
bik bat…
Big Bang!…
Atomoen lauhazka
plazer hedatzeuhin,
bi gorpu airean
bildu eta desegin.
Ni lo ez,
ni lo ez nago.
Nago…
berriz orbitan sartzeko zain.
Zatoz!
Zatoz!
Zatoz!
Zatoz!
Bik bat…
Big Bang!…
jirabiran,
zaldi salbaiak Esne Bidean
bik bat…
Big Bang!…
2018/09/18
Zergatik aldatzen da ordua?- Eneko Ayerra Corcuera
Willian Willet (1856- 1915) izan zen udako ordutegiaren asmatzailea. Ez zen izan udako ordutegian aldaketa batzuk ezartzea pentsatu zuen lehena, izan ere, Benjamin Franklinen ustez jendea udan lehenago jaiki behar zen, egunsentia amaitzen zen orduan zehazki.
Willetek udan erlojuak 80 minutu aurreratu behar zirela proposatu zuen. Hau eginez, arratsaldeko eguzki orduak luzeagoak izatea lortuko zen eta argiztapenerako energian asko aurreztea ere.
Ordu aldaketa noiz izango da?Hurrengo ordu aldaketa urriak 28an izango da, goizaldeko 3retan.
2018/09/16
Ordua aldatu, bai ala ez?

Iritzi desberdinak eta guztiak ezagutu behar guk ere bat izateko. Gaurko La vanguardia egunkarian hauxe atera da.
Fiskoeen ustez Españari ordua urtean birritan aldatzea komeni zaio. Hemen hauen azalpenak- La vanguardia
2018/07/26
Ur likidoa atzeman dute Marten, izotz azpian
Science aldizkariairen arabera, 1,5 kilometroko sakoneran dago ur likidoa, izotz azpian. Hogei km inguruko azalerako aintzira bat izango dela uste dute.
BERRIA-n informazio gehiago
2018/04/11
2018/03/14
Stephen Hawking astrofisikaria hil da
Berea da unibertsoaren sorreraren inguruko Big- bang- aren teoria, eta bereak dira zulo beltzen inguruko teoriak ere. Bera izan zen zulo beltzak amaierarik gabeko zulo gisara definitu zituena; eta bera izan zen 2014an bere teoria berritu eta zulo horiek ez direla erabat beltzak esan zuena ere, radiazioak dituztelako.
BERRIA-n informazio gehiago
2018/03/12
2018/02/13
Suscribirse a:
Entradas (Atom)