2009/03/31

Lurraren sumindura ikusmiran

Urteak daramatzate aktibo munduko zenbait sumendik, eta haien erupzio eta jaurtiketek argazki ikusgarriak eskaintzen dituzte, baita hilabete honetan bertan ere.
1. Kilauea. Martxoaren 20an ateratakoak dira argazkiok, Hawaii irlaren hego-mendebaldean. 1983. urtetik ari da Kilauea sumendia laba botatzen, eta, 2007ko azaroaz geroztik, erupzioaren hondakinak itsasora erortzen ari dira. 2008ko martxotik lur berria sortzen ari da Kupapa'u itsasertzean. Munduko sumendirik bisitatuena da Kilauea.



2. Tonga. Irla berria sortu da joan den astean Australiatik Tahitirako
erdibidean dagoen Tongako uhartedian. Martxoaren 16an egin zuen lehen
eztanda sumendiak, bi tokitatik. Erupzio guneetako bat biztanlerik gabeko irla txiki bat izan zen, eta bestea 100 metro eskasera jazo zen, uretan. Ingurune horretan, ur azpiko 36 sumendi daude guztira.






3. Redoubt mendia. Martxoaren 22an hasi zen Alaskako sumendi horren azken erupzio, eta, adituen arabera, oraindik ere ari dira eztandak gertatzen haren barnean. Haren erupzioaren hodeiek Alaskako Anchorage hiriko teilatu eta autoa errautsez estali dituzte. 1989. urtean, gero onik lurreratu zen hegazkin bat harrapatu zuten haren errauts hodeiek


4. Semeru. Indonesiako Java irlako mendirik
handiena da Semeru sumendia, 3.676 metrorekin. Turisten bisitak jaso ohi dituen sumendi horrek 55 erupzio izan ditu 1818. urtetik -aurretik besterik izan bada ez da erregistratu-. Argazkia artxibokoa da, iazko abendukoa, baina Semeruren inguruko alerta atzera igo egin zuten agintariek martxoaren 6an.


5. Galeras. Kolonbiako hego-mendebaldean, Bogotatik 700 kilometrora, kezka zabaldu du
hilabete honetan Galeras sumendiak. 1988. urtetik berriz aktibo dagoen 4.276 metroko sumenditzarrak erupzioa izan zuen martxoaren 14an. Tokiko agintariek 8.000 lagunen ebakuazioa agindu arren, 76 pertsona soilik mugitu ziren, «mendiari konfiantza hartu diotelako». Berria.info

2009/03/28

KLIMA ALDAKETA
Klima aldaketari aurre egiteko 20:30etatik 21:30etara argi guztiak itzaltzeko deia egin dute
Naturaren Munduko Fondoak klima aldaketari aurre egiteko argiak itzaltzeko deia egin du eta ekimen horrekin, munduko 2.500 hirik bat egin dute. Euskal Herrian, besteak beste, Bilboko Euskalduna jauregiko eta Gasteizko Ama Zuriaren enparantzako argiak itzaliko dituzte.
Indonesian gutxienez 58 lagun hil dira itota, urtegi bat lehertu ondoren

Hemen hidrosfera galbide bihurtu da. Zer dela eta gertatu da?

2009/03/22

Arrosa kolorekoa

Oraingoz bere amaren itzala behar du elefante kumeak bizirauteko. Larruazala arrosa kolorekoa duen elefante kumea behatu dute Botswanako iparraldean, 80 kide inguruko taldearekin batera Okavangoren deltan ibaia gurutzatzen ari zela, BBC kate britainiarrarentzako erreportaje bat egiten zihardutela. Adituen arabera, elefante afrikar kumea albinoa izan daiteke, espezie honetan oso arraroa dena. Bere biziraupena zalantzan jartzen dute zientzialariek, Afrikako eguzki indartsuak itsumena eta bere larruazalari kalte handiak eragin baitiezazkioke
Gaur Uraren Nazioarteko Eguna da.
Hala izendatu zuen NBE Nazio Batuen Erakundeak 1993an. Milioika dira, ordea, oraindik ere ur eskasiaren ondorio latzak -gaixotasunak, lehorteak, heriotza...- jasaten dituztenak. Eta, antza, luzaroan jarraituko dute horrela. Ura baliabide garrantzitsu da, eta nazioarteko agintarien artean uraren ustiapenaren inguruan interes ekonomiko asko dago oraindik. Garestia da, izan ere. Ondorioz, urak giza eskubideen zerrendatik kanpo jarraituko du.

Izaskun Beraza Berria.info » Papereko Edizioa » Harian

2009/03/20


Gaur 12:44-tan sartu gara udaberrian.
Eguzkia Sortu 07:18 Gorde 19:27
Itsaspeko sumendi baten eztanda Tongan (Ozeano Barean)




Itsaspeko sumendi batek eztanda egin du Hego Pazifikoko uretan, Tongako kostaldetik gertu, joan den martxoaren 18an, ehundaka metroko garaierara errauts eta arroka ugari jaurtiz. Zientzialari batzuk itsasontziz inguratu ziren bertara, gertaera gertutik ikusteko eta irudi hauek biltzeko. Gertueneko bi irla bolkanikoetan, Hunga Tonga eta Hunga Ha'apain, oraingoz arriskurik ez dagoela diote.

2009/03/19

'Phoenix' zundak ur gazia topatu du MartenWASHINGTON. Zientzialari estatubatuarrek atzo jakinarazi zutenez, ur gazia dago Marten. Hain zuzen ere, planeta gorrira bidalitako Phoenix zundaren oin batean topatu zuten ura gazia dela ziurtatu duten. Ur gazi hori planetako beste hainbat tokitan ere egon daitekeela azaldu dute.

Berria.info » Papereko Edizioa » Harian

2009/03/18

ERANTZUN ARGAZKI HAUEK BEHATU ONDOREN












Ozeanoetako uraren zein mugimendu ikusten duzu?
Nola sortzen da eta zein ondorio sortzen dituzte?















Kontinenteetako urek hartzen duten zein forma da hau? Nola sortzen da? Ba al dakizu non dagoen hau?







Zer gertatzen ari da? Uraren zikloan agertzen den zein prozesu ikusten ari zara? Azal ezazu.

2009/03/17


Nilo ibaia munduko ibairik luzeenetakoa da.Zenbat km ditu? Zeintzuk dira bere ibilbidean zeharkatzen dituen herrialdeak? Osa ezazu bere ibilbidea herrialderik herrialde, hasieratik amaieraraino.