2009/09/30

Lurrikara izan da Indonesiako Sumatra uhartean eta gutxienez 75 lagun hil dira
Richter eskalan 7,6 graduko indarra hartu duen mugimendua izan da. Milaka izan daitezke eraikinen azpian harrapatuta daudenak.
Pazifikoko 7,9 graduko lurrikarak eragin du hondamendia. Samoa Amerikarrean ere izan dira hildakoak: hamalau. Japonian alerta egoeran daude, tsunamiaren beldur.

2009/09/28

ENERGIA ITURRIAK- LANA
Bila ezazue energia berriztagarrien inguruko informazioa.
- Zein motatako energia berriztagarriak daude? Aipatu gutxienez lau.
- Azal ezazu aipatu dituzun energia mota guztien funtzionamendua.
- Zein da gutxien kutsatzen duen energia?
- Zein da energia gehien sortzen duena?
- Espainiar estatuan energiaren zein portzentai suposatzen du energia mota bakoitzak?
- Energia berriztagarrien artean zeintzuk daude gure inguruan ? Zein herritan konkretuki?

2009/09/26

Lurrera gehien hurbildu den asteroide handia

Kilometro bat inguruko diametroa duen asteroide bat Lurraren parean dabil egunotan, 600.000 bat km-tara eta honela jarraituko du beste aste batez, beraien orbitak bereiztu arte. Josep Maria Bosch astronomoak egin du aurkikuntza hau eta bere izena 2009 ST19 da. Irailak 16-an izan zen lehen aldiz ikusia eta, oraindik ikerketan dabiltzan arren, arriskutsu horietakoa izan daitekeelakoan daude. Oraingoz Eguzkiaren inguruan bira emateko 3, 6 urte behar dituela eta 2038-an hurbilketa arriskutsua gerta daitekeela uste dute. Dena dela datu hauek aldatu daitezke oraingoz, bai aurrerantz, bai atzerantz.

2009/09/23

HONDAR EKAITZA SIDNEY-n, AUSTRALIAN
Basamortutik iritsitako hondar ekaitz batek esnatu zituen atzo Australiako hiriburuko biztanleak, eta ezustean egunsenti gorria oparitu zien; hondarrak hiria geratu zuen. Hau mendebalde eta hegoaldeko lurraldeetan dagoen lehortea dela eta.
Bideoa ikusgai helbide honetan: http://www.elpais.com/videos/internacional/tormenta/arena/invade/Sidney/elpvidint/20090923elpepuint_1/Ves/
Udazkena Iruñea inguruan

2009/09/19

ENERGIA ITURRIAK
1 eta 2 esteketan energia-iturriei buruzko kontzeptu-mapak dauzkazu. Ondo aztertu eta praktikatzeko ariketa egin ondoren, saia zaitez hurrengo galderei erantzuten.
  1. Zein dira energia-iturri berriztagarriak?
  2. Nola deitzen dira agortzen diren energia-iturriak?
  3. Zer behar du energia-eolikoak argi-indarra ekoizteko?
  4. Zer erretzen da zentral termikoetan ?
  5. Zer da uranioa?