2009/03/31

Lurraren sumindura ikusmiran

Urteak daramatzate aktibo munduko zenbait sumendik, eta haien erupzio eta jaurtiketek argazki ikusgarriak eskaintzen dituzte, baita hilabete honetan bertan ere.
1. Kilauea. Martxoaren 20an ateratakoak dira argazkiok, Hawaii irlaren hego-mendebaldean. 1983. urtetik ari da Kilauea sumendia laba botatzen, eta, 2007ko azaroaz geroztik, erupzioaren hondakinak itsasora erortzen ari dira. 2008ko martxotik lur berria sortzen ari da Kupapa'u itsasertzean. Munduko sumendirik bisitatuena da Kilauea.



2. Tonga. Irla berria sortu da joan den astean Australiatik Tahitirako
erdibidean dagoen Tongako uhartedian. Martxoaren 16an egin zuen lehen
eztanda sumendiak, bi tokitatik. Erupzio guneetako bat biztanlerik gabeko irla txiki bat izan zen, eta bestea 100 metro eskasera jazo zen, uretan. Ingurune horretan, ur azpiko 36 sumendi daude guztira.






3. Redoubt mendia. Martxoaren 22an hasi zen Alaskako sumendi horren azken erupzio, eta, adituen arabera, oraindik ere ari dira eztandak gertatzen haren barnean. Haren erupzioaren hodeiek Alaskako Anchorage hiriko teilatu eta autoa errautsez estali dituzte. 1989. urtean, gero onik lurreratu zen hegazkin bat harrapatu zuten haren errauts hodeiek


4. Semeru. Indonesiako Java irlako mendirik
handiena da Semeru sumendia, 3.676 metrorekin. Turisten bisitak jaso ohi dituen sumendi horrek 55 erupzio izan ditu 1818. urtetik -aurretik besterik izan bada ez da erregistratu-. Argazkia artxibokoa da, iazko abendukoa, baina Semeruren inguruko alerta atzera igo egin zuten agintariek martxoaren 6an.


5. Galeras. Kolonbiako hego-mendebaldean, Bogotatik 700 kilometrora, kezka zabaldu du
hilabete honetan Galeras sumendiak. 1988. urtetik berriz aktibo dagoen 4.276 metroko sumenditzarrak erupzioa izan zuen martxoaren 14an. Tokiko agintariek 8.000 lagunen ebakuazioa agindu arren, 76 pertsona soilik mugitu ziren, «mendiari konfiantza hartu diotelako». Berria.info

5 comentarios:

  1. Azkeneko argaki honena ez zait oso ondo iruditzen, jendea ebakuatu behar dutela esaten dutenean, hori egiteko da. Haiek hori egiten dute jendea babesteko.

    ResponderEliminar
  2. Itziar Lezaun naiz eta oso politak iruditzen zaizkit argazki hauek.Ikaragarria da natura benetan!!

    ResponderEliminar
  3. Azken argazki honetan, ez zait ondo iruditzen bakarrik 76 pertsona joatea mendirantz. Agian besteak arrazoi bat baino gehiago dute ez joateko.

    ResponderEliminar
  4. Ze politak diren argazkiak. Pena honelako fenomenoak hain hondamendi handiak sorrarazten dituenik.

    ResponderEliminar