2009/04/06

Beste 250 pertsona desagertuta daude. Herrialdearen erdialdean izan zen ezbeharra, Abruzzo eskualdean, eta L'Aquila hirian eragin zituen kalterik handienak.Italian atzo goizean izan zen lurrikararen ondorioz, dagoeneko 179 lagun hil dira eta beste 250 desagertuta daude. Zaurituak 1.500 pasa dira. Herrialdearen erdialdean izan zen ezbeharra, Abruzzo eskualdean, eta L'Aquila hiriburuan eragin zituen kalterik handienak -epizentrotik gertuen dagoen gunea izaki-, baina dozena bat herri gehiago ere txikitu zituen. Erroman bertan ere nabaritu zuten dardara, L'Aquilatik 80 kilometrora baitago. Hondakinak mugitu ahala gorpu gehiago topatuko dituzten beldur dira salbamendu taldeak. Ameriketako Estatu Batuetako sismologia zentroak emandako datuen arabera, Ritcher eskalan 6,3 gradukoa izan zen lurrikara; Italiako Babes Zibilaren arabera, berriz, 5,8koa. 50.000 lagun inguru etxerik gabe gelditu dira. Gainera, gaua non pasa ez zutelako, baita erreplikek zutik gelditutako eraikin apurrak botako zituzten beldur zirelako, 100.000 lagun inguru ebakuatu zituzten atzo. Asko LŽAquilako aparkaleku, zelai eta kirol eremuetan hartu zuten aterpe. Gobernuak jarritako kanpadendak, izan ere, eskas gelditu ziren kaltetu guztiak haietan hartzeko.
Berria.

12 comentarios:

  1. unai arguiñano6/4/09 17:30

    Entzun dut telebistan 6,5 gradukoa izan dela lurrikarra

    ResponderEliminar
  2. Kontuz egon behar da Italiara joaten zarenean, ikusten den bezala.

    ResponderEliminar
  3. Adreiluen artetik pertsonak bilatzen ari dira.

    ResponderEliminar
  4. Kaixo, Ainhoa Ayerra naiz! Hauxe bai zoritxarra lurrikara bat izatea!

    ResponderEliminar
  5. Badakizu aste batzuk lehenago geologo batek esan zion gizon batzuei lurrikara handi bat gertatuko zela eta gizon horiek tuntua zela esaten zuten.

    ResponderEliminar
  6. Duela hilabete bat, zientzialari batek (Gioacchino Giampaolo Giuliani) lurrikara iragan zuen. Berlusconi imbezil deitu zuen "lurrikarak ezin direlako iragan" eta denuntziatu zioten polizian, poblazioa aztoratzeagatik. Berak egindako makina bati esker iragan zuen, apirilaren 4an, eta ia-ia preso bukatu zuen.

    ResponderEliminar
  7. Gaur Espainiara heldu dira, Italian zeuden hemengo pertsonak.

    ResponderEliminar
  8. Benetan zoritzarra.Gainera geologo bati ez egitea kasu...Kasu egingo ba zioten askok orain bizirik egongo ziren.

    ResponderEliminar
  9. Zoritzar galanta da, hildako asko gainera. Beno orain badakite zer egin hurrengorako, geologo horri kasu egin.

    ResponderEliminar
  10. Guztira 282 pertsona hil egin dira

    ResponderEliminar
  11. gaur telebistan ikusi dut hildako hoien hileta. Gende asko eta asko zegoen han.

    ResponderEliminar