2009/04/18

Hartz berri bat aurkitu dute Izabako lurretan
Orain arte Camille zen inguru horietan antzeman zuten hartz bakarra.
Nere izeneko hartz berria agertu da Izabako lurretan (Nafarroa), eta bertako abeltzain batek salatu duenez, iragan asteko asteazken gauean bere ardi bat hil eta beste lau zauritu zituen. Gutxienez, beste biren desagerpena ere eragin omen zuen. Abeltzainak adierazi duenez, erasoaren basakeria ez da Camille hartzak Nafarroan eman dituen urteetan erakutsitakoa. Gainera, Ingurumen sailak herenegun jakinarazi zuenez, hartz horren presentzia baieztatzen duten hainbat arrasto aurkitu dituzte.Iazko udan hasi zen Nere hartza Nafarroako lurretan ibiltzen, baina noiz behinka soilik. Bere lehen arrastoak Izabako lurretan antzeman zituzten, oraingo eraso hau gertatu den lekutik hurbil. Orain arte ez zituen abereak erasotu.
Hartz berri bat aurkitu dute Izabako lurretan
Orain arte Camille zen inguru horietan antzeman zuten hartz bakarra.
Berria.info

3 comentarios:

  1. Oso arriskutsua Izabara joatea.
    Badakizu orain Garesko ikasleak joan direla.

    ResponderEliminar
  2. Izaban beste hartz bat aurkitu izatea oso ona da, dagoeneko gutxi daudelako.

    ResponderEliminar
  3. Kaixo, Ainhoa Ayerra Urteaga naiz! Hau bai berri ona beste hartz bat agertzea! Hartz guztiak desagertzen ari zirela esaten zuten eta.

    ResponderEliminar