2009/04/05

Zer izan zen lehenago, oiloa ala arrautza?
Ana Galarraga

Seguru behin baino gehiagotan bururatu zaizuela galdera hori, edo, bestela, nonbait entzungo zenuten. Nik ere zalantza bera nuen, eta paleontologo batengana joatea erabaki dut, hark zalantza argituko didalakoan. Hain zuzen, paleontologoek gaur egun desagertuta dauden espezieak aztertzen dituzte, fosiletan oinarrituta, eta ondo dakite zein diren oiloaren arbasoak.
Bada, paleontologoak esan didanez, oiloak agertu baino milioika urte lehenago dinosauroek jada jartzen zituzten arrautzak. Eta... hau bai harrigarria... hegaztiak dinosauroen ondorengoak direla azaldu dit. Beraz, arrautza izan zen lehenengo eta oiloa gero.
Baina, noski, berriz ere egin dezakegu galdera. Zer izan zen lehenago, dinosauroa ala arrautza? Eta erantzuna, berriro ere, arrautza da. Izan ere, dinosauroen aitzindariek ere, anfibioek, arrautzak jartzen zituzten. Eta anfibioen aurretik baita arrainek ere; eta horrela jarrai genezake arrautzaren antzeko zerbait sortu zuen lehen izakiraino.
Oiloen arrautzekin zerikusi handirik ez zuen izango arrautza hark, noski.

12 comentarios:

  1. Azkenean norbaitek "argitu" du. Ze bitxia!
    Baina hor dago zalantza, zer izan zen lehenago, arrautza ala arrautza garri zuen lehen gizakia?

    ResponderEliminar
  2. Galdera hori ez dut inoiz planteatu baina oso interesgarria da.

    ResponderEliminar
  3. unai arguiñano6/4/09, 17:26

    Australiar batzuek argitu dute arrautza izan zela lehenengo

    ResponderEliminar
  4. Baina lehen izaki biziduna nola ote sortu zen?

    ResponderEliminar
  5. Kaixo, Ainhoa Ayerra naiz! Asko pozten nau hau hemen jartzea galdera hau beti egin diodalako neure buruarui jendeari entzuteagatik edo. Batean horrela esan zidaten: esaten badidazu nor izan zen lehenago oiloa edo arrautza eta zergatia barraketako fitxa bat emango dizut. Oraindik gogoratzen dut, baina hori duela aso izan zen eta ni erantzuna arukitzeko gogo biziz nengoen. Hau farregura! Eta oraintxe aurkitu dut erantzuna: arrautza!
    Apartekoa izan da, eskerrik asko erantzuna emateagatik!

    ResponderEliminar
  6. beñat sanz6/4/09, 21:45

    nire ustez galdera hau ezin da erantzun. arrautzarik gabe ez delako oiloa ateratzen eta oilorik gabe ez dagoelako arrautzik

    ResponderEliminar
  7. Audrey Serrano7/4/09, 17:00

    kaixo Audrey Serrano naiz eta nik uste dut ez dagoela oso ziur hori baina baliteke beste animalia batez etortzea oiloa gu bezala adibidez.

    ResponderEliminar
  8. Axel Cárdenas8/4/09, 18:22

    Arrautsa ezin izan al zen zeren behar du norbait txitatxea.
    Axel naiz.

    ResponderEliminar
  9. Nik Itziar Lezaun naiz eta Audreyrekin bat nator.

    ResponderEliminar
  10. Nire iritzia antzekoa da, ezin izan zen arrautza lehengoa norbaitek txitatu behar izan zuelako.Baino Audreyren komentarioa zentzua du.

    ResponderEliminar
  11. Iker Erviti4/5/09, 15:51

    Nire ustez galdera honek tranpa dauka. Arrautzarik gabe ezin da oilo bat sortu baina oilorik gabe ezin da arrautza sortu. Alde berean gizakiok ez gatoz gure espezietik, gu beste giza espezie batzuetatik gatoz. Azkenean ez daukat soluziorik.

    ResponderEliminar
  12. Iñaki San Román Arraiza27/5/09, 19:32

    Ba bai,bitxia da baina nola demontre sortuko zen lehen obiparoa orduan?

    ResponderEliminar