2009/05/20



Gatzagetan, ubide txikien bidez, iturburu gazietako ura ezkaratzetan banatzen da eta bertan mantentzen da lurrundu arte. Ura ezkaratzetan sartzen den unetik lurruntzen den arte, gizakiak eraikitako egitura horietan hezegune endorreikoen moduko dinamika gertatzen da.
Gatzaga eta iturburu gazi gehienak hezegune karstikoak aztertzean aipatu diren diapiro izeneko egitura geologikoekin erlazionatuak agertu ohi dira, egitura geologiko berezi horien litologiak eragiten baitu ingurune hauetan agertzen diren iturburuak hipergaziak izatea.
Ezkaratzetan, gizakiaren jarduerak hezegune gazietako ohiko landare- eta animalia-komunitateak garatzea eragozten badu ere, iturburu eta erreken inguruan, ez da zaila gazitasun handiko lekuetan bizitzera moldatuta dauden zenbait landare-espezie halofito ikustea.
Hezegune-mota honen adibiderik esanguratsuena Arabako Añana Gesaltza herriaren ondoan aurkitzen dugu. Erromatarren garaitik ustiatzen diren gatzaga horiek haranaren bi hegietan hondeatutako lurmenetan antolatuta daude eta zurez egindako egiturek historia, kultura eta naturaren ikuspegitik balio handiko multzoa osatzen dutela esan daiteke.
Hala ere, ez dira bakarrak. Nafarroan ere horrelako hezegune artifizialeko hainbat adibide ditugu, hala nola, Jaitzeko gatzagak, Ollo-Artetakoak edoIbargoitikoak.
Zientzia.net

Nolako nahastea da ur gazia? Nola bereizten dituzte ura eta gatza gatzagetan?

5 comentarios:

  1. Ur-gazia gatzagetan sartzen dute eta han geratzen da lurrundu harte.

    ResponderEliminar
  2. ba,june esan duen bezala ura gatzagetan sartu eta han usten da ura lurrundu arte

    ResponderEliminar
  3. Iñaki San Román Arraiza27/5/09, 19:13

    Gatzaren eta uraren arteko bereizketa horrela egitea betidanik gustatu zait.Gares ondoan Obanoseko lurraldeetan gatzaga hauek bezalakoak daude,eta bat baino gehiagotan joan naiz hara paseoan.

    Nik hondartzara joaten naizenean,batzuetan,ura hartzen dut gero etxeko balkoian fenomeno hau egiteko.

    ResponderEliminar
  4. jokin barberena28/5/09, 16:24

    kaixo ni jokin barberena naiz eta ni ustedut gatzaeta ura nahasi eta ura lurrundu arte itxaroten da.

    ResponderEliminar
  5. Kaixo, Ainhoa Ayerra Urteaga naiz! Oso gauza polita!

    ResponderEliminar