2009/05/01

Izozmendiak Wilkins izozgunean
Orain Wilkins izozgunearen (Antartikan) iparraldean izozmendiak askatzen hasi dira. Dagoeneko 700 metro koadro galdu ditu izozguneak, eta, ikerlarien arabera, litekeena da datozen egun eta asteetan itsasoratutako izotz eremua 3.300 metro koadro ingurukoa izatea. Wilkinsekoarekin, guztira, zortzi dira azken urteetan Antartikan atzera doazen izozguneak. Ez dira itsasoaren maila handitzeko modukoak baina bai ikerketarako aproposak. Azken 50 urteetan Antartikako tenperatura 2,5 gradu igo da, munduko batez bestekoa baino sei aldiz gehiago.
Irune Lasa. Donostia
Berria.info

Zer egin behar dugu hau gelditzeko asmoz?

5 comentarios:

  1. Kaixo, Ainhoa Ayerra Urteaga naiz! 2,5 gradu igo dela? Hau bai gauza harrigarria!

    ResponderEliminar
  2. Orain, Estatu Batuetan, ikerketa bat egiten ari dira eta CO2a hartzen duen makina bat egintea da haien asmoa.

    ResponderEliminar
  3. Nire ustez, 2,5 gradu tenperaturaren bataz bestekoa igotzea asko da. Baina nire galdera da: Zergatik kontaminazio guztiak Antartika dagoen lekuaren ozono geruza apurtzen du?

    ResponderEliminar
  4. Azken 50 urteetan igo dena,harrigarria da!!! 2,5 gradu,batez beste..

    ResponderEliminar
  5. Xabier mateo25/5/09, 16:43

    Azken ueteetan 2,5 gradu igotzea asko da.

    ResponderEliminar