2009/09/26

Lurrera gehien hurbildu den asteroide handia

Kilometro bat inguruko diametroa duen asteroide bat Lurraren parean dabil egunotan, 600.000 bat km-tara eta honela jarraituko du beste aste batez, beraien orbitak bereiztu arte. Josep Maria Bosch astronomoak egin du aurkikuntza hau eta bere izena 2009 ST19 da. Irailak 16-an izan zen lehen aldiz ikusia eta, oraindik ikerketan dabiltzan arren, arriskutsu horietakoa izan daitekeelakoan daude. Oraingoz Eguzkiaren inguruan bira emateko 3, 6 urte behar dituela eta 2038-an hurbilketa arriskutsua gerta daitekeela uste dute. Dena dela datu hauek aldatu daitezke oraingoz, bai aurrerantz, bai atzerantz.

2 comentarios: