2009/10/31

Ilargiaren eklipseak

Ilargiaren eklipseak gertatzen dira Ilbete denean, eta gainera Eguzkia, Lurra eta Ilargia lerrokatuta daudenean (5º-ko angelua ez balitz, beti gertatuko lirateke). Baldintza horietan, Ilargia Lurraren itzalean dago, ondoko irudiak erakusten duen bezala.
Lurraren itzalak bi gune nagusi ditu: itzalgunea eta ilungunea, eta Ilargia zein gunetan kokatzen den arabera zenbait Ilargi-eklipse mota dago.
Eguzki-eklipseak ordea, gertatzen dira Ilberri denean, alegia, Ilargia sartzen denean Eguzkia eta Lurraren bitartean. Ilargia Eguzkia baino 400 bider txikiagoa da baina 400 bider hurbilago dago, beraz, itxurazko tamaina oso antzekoa dute biek Lurretik ikusita. Ilargiak Eguzkia guztiz estal dezake eta eklipse totala sortu, baina Ilargiaren itzalak ez du Lurra osorik estaltzen, soilik eskualde bat baizik.

1 comentario:

  1. Ilargia eguzkiaren tamaina bezalakoa izatea ematea harrigarria da.

    ResponderEliminar