2009/10/20

Lehen armiarma belarjalea

Armiarmen haragijale izaera zalantzan jarri da. Armiarma saltari tropikal bat aztertu berri da, orainarte ezagutzen diren 40000 armiarma espezieetan belarjale gisa sailkatuko litzatekeen lehena, hain zuzen ere. XIX. mende amaieran naturalistek Bagueera kiplingi armiarma deskribatu eta izendatu zuten. "Holotipo gisa hildako armiarma bat erabili zutenez, ez zuten espezie honen dietaren nondik norakoen inolako argibiderik. Armiarma saltari ia denak bezala, haragijaletzat jo zuten", dio ikerketa berri honen zuzendari den Christopher Meehan-ek (Arizonako Unibertsitatea).
Biologia | 2009.10.20
http://www.euskalnatura.net/

1 comentario: