2009/07/29


Betelgeuse izar erraldoia
Ezagutzen diren izarren artean handiena (Eguzkia baino 1.000 bat aldiz handiagoa) eta argitsuena da(100.000 eguzkien argia emititzen du).
Erraldoi gorria da. Miloika urte gutxi batzuk izan arren(Eguzkiak 4.500 miloi urte ditu) bukaerara iristen ari da eta supernoba bezala lehertuko da.


Bere argazkiak lortu dituzte; batean gasez osatutako adats erraldoia ikus daiteke eta bestean burbuila erraldoi bat irakiten gainazalean.

ELPAIS.com Sociedad
KOMODOKO DRAGOIA, GALZORIAN


Munduan dauden muskerren artean Indonesiako Komodo uhartekoa da handiena. Tamainari erreparatuta, bederen; kopuruan geroz eta gutxiago baitira. Hiru metro luze da dragoia, eta 150 kilo pisa dezake, eta masailezurraren neurria da bereizgarria. Egun 4.000 musker inguru daude Indonesiako uharteetan, eta galtzeko arriskuan daudela ohartarazi dute adituek.

2009/07/22

Gaurko eklipsea dela eta argazki batzuk
Mende honetako eklipserik luzeena

Indiako iparraldea, Nepal, Butan, Txina, Japoniako hegoaldea eta Ozeano Barean ikusi zuten. Mende honetako eklipserik luzeena izan da. Ozeano Bareko puntu batean 6 minutu eta 39 segunduz iluntasun osoa izan dute egunez. Honelakoa berriz gertatzeko 2132-rarte itxaron beharko da.

2009/07/21

Zerbaitek Jupiterren gainazala jo du

Astro baten hondarrek, kometa batenak agian, Jupiterren gainazalean talka egin duteeta Lura baino han diagoa den zuloa egin dio. Hego poloaren inguruan NASA-k esandakoaren arabera. Talkaren arrastoa astronomo batek aurkitu eta NASA-k Mauna Kea (Hawai) median duen teleskopioak berretsi du.
Diario de Navarra 2009-07-21

2009/07/19

EMAKUMEAK ZIENTZIAREN HISTORIAN

Historiako Liburuetatik kanpo utzi dira ehunaka emakume. Gizarte eta garai historiko guztietan emakumeek zientziaren eta teknologiaren garapenean parte hartu dute. Natura behatu dute, laborategietan esperimentuak egin dituzte, teknika berriak garatu dituzte, tresnak diseinatu dituzte eta unibertsoaren egituraz espekulatu dute.
Antzinako Egipton, matematikari eta astronomiari buruzko ezagutzak gizonezko nahiz emakumezko apaizei zor zitzaizkien: Aganizek, esate baterako, munduko bola erabiltzen zuen etorkizuna iragartzeko. Medikuntza, lanbide gisa, K. a. 3000. urte inguruan ezarri zen eta emakumeek mediku- eta zirujau-prestakuntza jaso zezaketen. Ginekologian espezializatzen ziren, haurdunaldiak diagnostikatzen zituzten, antzutasun-probak egiten zituzten, dismenorreaz arduratzen ziren eta zesareak egiten zituzten. Helena Troiakoak Egipton ikasi zuen Polydamna doktorearekin eta Homerok maila handiko medikua zela zioen.
Pitagorasek bere ezagutzak hein handian Temistokleari, Delfoseko emakume apaiz hari, zor dizkio. Pitagorasek, gizon hainbat emakume biltzen zituen elkarte bat sortu zuen, baina elkarte hori "Pitagoras" izenaz ezagutu izan da eta, horrela, ezin izan dira emakumeek egindako ekarpenak bereizi, ikertzen zen gauza oro "Pitagoras" izenaren azpian sartzen zelako."Emakume pitagorikoak", beraz, izen horren azpian geratu ziren ezkutuan eta ezin izan zaie egindako lana baloratu.
Aspasiak, Sokratesek maistratzat zuen emakume hark, hezkuntzan sexismoari aurre egiteko borroka egin behar izan zuen.
Alkimia emakumeen lanari esker garatu zen, hauek sukaldeko tresna eta metodoak erabiliz egindako esperimentuen bidez teoriak egiaztatzen saiatzen baitziren. Maria Juduak (K.a. 1.mendea) destilatu eta sublimatzeko tresna sofistikatuak asmatu zituen. "Maria bainua" delakoakere huraxe du jatorri eta gaur egun tenperatura berari eusteko metodo horixe erabiltzen da. Beste emakume batek, Kleopatrak, esperimentuak neurtzeko pisu eta neurriak aztertu zituen.
Hipatia Alexandriakoa (K. a. IV -V mendeak), Marie Curie iritsi arte, emakume zientzialari ospetsuenetarikoa izan zen. Heziketa ona izan zuen. Alexandriako liburutegian matematika eta filosofia irakatsi zituen. Lan nagusiak aljebran egin zituen. Diofanteren Aliebran lan egin zuen. Sekzio konikoek halako lilura bat sortu zuten harengan (planeten orbitak eta fenomeno naturalak), nahiz eta ez zen gai hau berriro hartuko XVII. mendera arte. Astrolabioa, ur-destilagailua, uraren maila neurtzeko tresna eta dentsimetroa diseinatu zituen, besteak beste. Emakume hau bizi izan zen garaian nahiko aztoramendu izan zen, erromatarren inperioa kristau egin baitzen eta zientzialari eta matematikariak jazarri baitzituzten. Hipatia Jerusalemgo San Zirilio Elizako monje fanatikoek hil zuten.
Hildegarde Bisgen andreak Unibertsoaren gunean Eguzkia zegoen ustea Galileo baino zenbat mende lehenago azaldu zuen eta odolaren zirkulazioa aurkituko zela ere aurresan zuen. TrotulaSalernokoa zirujau famatua izan zen.
XIII. mendean, emakumeak medikuen taldetik kanpo utzi zituzten, gizonezkoek soilik osatuko zuten aurrerantzean, nahiz eta obstetrizian emakumeek jarraitu lanean, ez baitzen hau jakintzagai akademikotzat hartzen. Eta medikuntza ofizial horrek Inkisizioarekin jardun zuen "sorginen" medikuntzaren eta kulturaren kontra. "Sorgin" zirelako kondenatutako emakume gehienak nekazarien zerbitzura lan egiten zuten sendatzaileak ziren. Osasunaren esparruan gaitasun magikoak eta medikuntzaren esparruko ezagutzak zituztela esanez akusatu zituzten maiz. Sendatzeko erremedio ugari zekizkiten eta horietakoasko oraindik ere erabiltzen dira farmakologia modernoan. 1527an, Paracelsusek, "medikuntzamodernoaren aitatzat" hartu izan den gizon hark, zekien guztia sorginengandik ikasi zuela aitortzen zuen.

"Iraultza Zientifikoaren" garaian, emakume ziren zientzialari asko satirizatu egin zituzten beren ikasi nahia zela eta, nahiz eta, gizonezko ziren zientzialarien maila bera zutela ikusi zenean, maiz meriturik bazutela aitortu behar izan zitzaien.
Sofie Brahe (1556-1643). Emakume honek emandako datuak garrantzi handikoak izan ziren Keplerrentzat argizagien higidura eliptikoa aurkitu ahal izateko.
Maria Caetana de Agnesi, Boloniako Unibertsitateko matematikaria. Ez zioten FrantziakoAkademian sartzen utzi (XVII. mendean).
Sofhia Germain, fisikaria. Bere idatziak sinatzeko Monsieur Leblanc izena erabiltzen zuen eta, emakumea zela jakin zenean, ezin izan zuen Frantziako Akademiaren saria jaso.
Lady Mary Montagu (1689-1762). Autodidakta. Europan baztangaren aurkako inmunizazioa hedatu zuen, nahiz eta medikuek eta Elizak gogor egin aurka.
Maria Lavoisier (1758-1836). Senarrarekin batera, kimika zientzia esperimental bihurtu zuen. Bere senarraren izena erabiliz "Kimikari buruzko memoriak" lana argitaratu zuen.
Caroline Herschel (1750-1848). Inolako heziketa sistematikorik izan gabe, astronomo handia izatera iritsi zen. Teleskopio handiak egin zituen. Zortzi kometa, mila izar bikoitz etabeste fenomeno batzuk aurkitu zituen.
Marie Curie (1867-1934). Erradioaktibitatea materiaren berezko propietatea zela konturatu zen eta horrek mundua hankaz gora jarriko zuen. Nobel saria bi bider eman zioten, baina bietan beste batzuekin batera jaso zuen sari hori.
Lise Meitner (1878-1968). Fisikari nuklear honek Ficher Institute delakoan Otto Han-ekin batera lan egin zuen, nahiz eta erakunde horretan laborategia eta liburutegiko ateak itxita zituzten emakumeentzat. Aroztegia zuen tokian laborategia prestatu behar izan zuen fisika nuklearrari buruzko ikerketak egiteko. Fisikari honen argitaratzailea, emakumea zela jakin zuenean, haserretu egin zen eta jakin izan balu ez zuela inoiz emakume honen lanik argitaratuko esan zion.
Ida Noddack (1893-1969). Fisio nuklearra iragarri zuen, baina ez zen halakorik aitortu bost urte barru arte, ordurako jada nahiko begi-bistakoa izan arren.
Rosalind Franklin (1920-1958). DNAk helize formako egitura molekularra zuela zehaztu zuen. DNAren irudi kristalografikoak ostu zizkioten bere lankideek, Watson, Cricketa Wilkinsek, eta 1962an DNAk helize bikoitzeko formako egitura zuela aurkitzeagatik Nobel saria jaso zuten hauek, R. Franklinen lana aipatu ere egin gabe.
Barbara McClintock (1902). ¡par Amerikako biologia. Artaleen orbanak behatuz, herentziaren euskarria kromosomak zirela frogatu ahal izan zuen, "gene erregulatzaileak" zaudela erakutsi zuen eta, hala, Jacob eta Monodek egingo zuten lanari 10 urte aurreratu zitzaion (bi gizon hauei Nobel saria emango zitzaien 1965ean). Andre honek aurkitu zuen transposizio genetikoa ez zen onartu 20 urte geroago arte, garai horretan zituzten bitarteko teknikoekin frogatu arte, alegia. Zientziaren munduari egindako ekarpenak 1983an aitortu zitzaizkion, aurkikuntza egin zuenetikberrogei urtera, orduan eman baitzioten Fisiologia eta Medikuntzako lehen Nobel saria.

Bideak egiten Moldaketak: LAB IRAKASKUNTZA

2009/07/09

Inurrien inbasioa

Image
Inurrien mega-kolonia bakarrak munduko txoko desberdinak kolonizatu dituela deskubritu dute zientzialariek. Linepithema humile espezieko inurrien kolonia erraldoiak aurkitu dira Europan, Estatu Batuetan eta Japonen. Kolonia hauek inoiz intsektuen artean aurkitu diren handienak dira eta giza kolonizazio mailarekin ere aldera daiteke handiena. Populazio honen banaketa zabala gizarteearekiko paraleloa da. http://www.euskalnatura.net/
Italiako L’Aquila herrian batu dira G8koak, eta klima aldaketaren inguruko deklarazioa lortu badute ere, ez dirudi klima aldaketan lurrikararik eragingo duenik, ikusteko baitago Txina eta Indiaren erantzuna gaur.

2009/07/02

Atzo kaskabarra Gasteizen
Gasteiztarrak ikaragarrizko ekaitzak harritu zituen atzo. 15.00-k aldera kaskabar ekaitzak Gasteiz gelditu zuen.

Zer dela eta gertatzen dira honelakoak udan?

Zergaitik izaten dira batzuetan hain handiak eta beste batzuetan txikiagoak kaskabar aleak?