Mostrando entradas con la etiqueta Pertsonaiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Pertsonaiak. Mostrar todas las entradas

2017/11/04

"Igeriketak gure bizi kalitatea hobetu du"


Josu Perezek: "Igeriketak gure bizi kalitatea hobetu du. Guk zailtasun batzuk ditugu, baina horiek gainditzen ikasi dugu. Gainera, ikasketetan kontzentratzeko lagiungarria izan da, denbora kuseatzen ikasi dugulako"

BERRIA

2015/08/18

Alanbre gaineko munduko errekorra



Speancer Seabrooke funanbulista kanadarrak alambre gaineko munduko errekorra gainditu du. 64 metro egin ditu oinez soka gainean, lurretik 290 metrora eta segurtasun neurririk gabe, Squamish bailara  (Kanada).
ARGIA

2014/12/01

Zientzia- emakumeak


EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen barruko Berdintasun Batzordeak zientzia-emakumeei buruzko egutegi bat argitaratu du aurton. Egileak Arte Ederretako ikasleak izan dira. Egutegian, hilabete bakoitzean emakume zientzilari baten gogorapena egiten da, irudi eta esaldi baten bidez.

Zientziaberri

2009/09/16

Lise Meitner

Lise Meitner (Viena, 1878- Azaroak- 17 - Cambridge, el 1968- Urriak 27) austriar jatorriko suediar fisikaria izan zen.

Sortzez judutarra izan zen. Vienako Unibertsitatean ikasi zuen 1901etik 1907ra eta Berlinen Max Planck-ekin osatui zituen bere ikasketak. Otto Hahn-ekin batera hogeitamar urtetan lanean aritu zen eta protactinio-a aurkitu zuten 1918-an. Berlin-eko eta Estocolmoko Unibertsitateetako irakasle izan zen. Azken honetan, bere ikerketak direla medio, Otto Hahn eta Otto Frish-ek Fisión nuklear-aren lehen adibidea lortu zuten. Hau dela eta, Otto Hahn-ek, 1944-ean Kimikako Nobel saria lortu zuen. Bera judutarra zenez ez zuten kontutan hartu . Dena dela, aurrerago bere lana goraipatu zuten, bereziki 1966ean Enrique Fermi saria eman ziotenean USA-n fisikari buruz egindako lanak direla eta.

Bonba atomikoaren garapenean zerikusia izan zuen eta 109. elementu kimikoak Meitnerio du izena bere omenez.


2009/07/19

EMAKUMEAK ZIENTZIAREN HISTORIAN

Historiako Liburuetatik kanpo utzi dira ehunaka emakume. Gizarte eta garai historiko guztietan emakumeek zientziaren eta teknologiaren garapenean parte hartu dute. Natura behatu dute, laborategietan esperimentuak egin dituzte, teknika berriak garatu dituzte, tresnak diseinatu dituzte eta unibertsoaren egituraz espekulatu dute.
Antzinako Egipton, matematikari eta astronomiari buruzko ezagutzak gizonezko nahiz emakumezko apaizei zor zitzaizkien: Aganizek, esate baterako, munduko bola erabiltzen zuen etorkizuna iragartzeko. Medikuntza, lanbide gisa, K. a. 3000. urte inguruan ezarri zen eta emakumeek mediku- eta zirujau-prestakuntza jaso zezaketen. Ginekologian espezializatzen ziren, haurdunaldiak diagnostikatzen zituzten, antzutasun-probak egiten zituzten, dismenorreaz arduratzen ziren eta zesareak egiten zituzten. Helena Troiakoak Egipton ikasi zuen Polydamna doktorearekin eta Homerok maila handiko medikua zela zioen.
Pitagorasek bere ezagutzak hein handian Temistokleari, Delfoseko emakume apaiz hari, zor dizkio. Pitagorasek, gizon hainbat emakume biltzen zituen elkarte bat sortu zuen, baina elkarte hori "Pitagoras" izenaz ezagutu izan da eta, horrela, ezin izan dira emakumeek egindako ekarpenak bereizi, ikertzen zen gauza oro "Pitagoras" izenaren azpian sartzen zelako."Emakume pitagorikoak", beraz, izen horren azpian geratu ziren ezkutuan eta ezin izan zaie egindako lana baloratu.
Aspasiak, Sokratesek maistratzat zuen emakume hark, hezkuntzan sexismoari aurre egiteko borroka egin behar izan zuen.
Alkimia emakumeen lanari esker garatu zen, hauek sukaldeko tresna eta metodoak erabiliz egindako esperimentuen bidez teoriak egiaztatzen saiatzen baitziren. Maria Juduak (K.a. 1.mendea) destilatu eta sublimatzeko tresna sofistikatuak asmatu zituen. "Maria bainua" delakoakere huraxe du jatorri eta gaur egun tenperatura berari eusteko metodo horixe erabiltzen da. Beste emakume batek, Kleopatrak, esperimentuak neurtzeko pisu eta neurriak aztertu zituen.
Hipatia Alexandriakoa (K. a. IV -V mendeak), Marie Curie iritsi arte, emakume zientzialari ospetsuenetarikoa izan zen. Heziketa ona izan zuen. Alexandriako liburutegian matematika eta filosofia irakatsi zituen. Lan nagusiak aljebran egin zituen. Diofanteren Aliebran lan egin zuen. Sekzio konikoek halako lilura bat sortu zuten harengan (planeten orbitak eta fenomeno naturalak), nahiz eta ez zen gai hau berriro hartuko XVII. mendera arte. Astrolabioa, ur-destilagailua, uraren maila neurtzeko tresna eta dentsimetroa diseinatu zituen, besteak beste. Emakume hau bizi izan zen garaian nahiko aztoramendu izan zen, erromatarren inperioa kristau egin baitzen eta zientzialari eta matematikariak jazarri baitzituzten. Hipatia Jerusalemgo San Zirilio Elizako monje fanatikoek hil zuten.
Hildegarde Bisgen andreak Unibertsoaren gunean Eguzkia zegoen ustea Galileo baino zenbat mende lehenago azaldu zuen eta odolaren zirkulazioa aurkituko zela ere aurresan zuen. TrotulaSalernokoa zirujau famatua izan zen.
XIII. mendean, emakumeak medikuen taldetik kanpo utzi zituzten, gizonezkoek soilik osatuko zuten aurrerantzean, nahiz eta obstetrizian emakumeek jarraitu lanean, ez baitzen hau jakintzagai akademikotzat hartzen. Eta medikuntza ofizial horrek Inkisizioarekin jardun zuen "sorginen" medikuntzaren eta kulturaren kontra. "Sorgin" zirelako kondenatutako emakume gehienak nekazarien zerbitzura lan egiten zuten sendatzaileak ziren. Osasunaren esparruan gaitasun magikoak eta medikuntzaren esparruko ezagutzak zituztela esanez akusatu zituzten maiz. Sendatzeko erremedio ugari zekizkiten eta horietakoasko oraindik ere erabiltzen dira farmakologia modernoan. 1527an, Paracelsusek, "medikuntzamodernoaren aitatzat" hartu izan den gizon hark, zekien guztia sorginengandik ikasi zuela aitortzen zuen.

"Iraultza Zientifikoaren" garaian, emakume ziren zientzialari asko satirizatu egin zituzten beren ikasi nahia zela eta, nahiz eta, gizonezko ziren zientzialarien maila bera zutela ikusi zenean, maiz meriturik bazutela aitortu behar izan zitzaien.
Sofie Brahe (1556-1643). Emakume honek emandako datuak garrantzi handikoak izan ziren Keplerrentzat argizagien higidura eliptikoa aurkitu ahal izateko.
Maria Caetana de Agnesi, Boloniako Unibertsitateko matematikaria. Ez zioten FrantziakoAkademian sartzen utzi (XVII. mendean).
Sofhia Germain, fisikaria. Bere idatziak sinatzeko Monsieur Leblanc izena erabiltzen zuen eta, emakumea zela jakin zenean, ezin izan zuen Frantziako Akademiaren saria jaso.
Lady Mary Montagu (1689-1762). Autodidakta. Europan baztangaren aurkako inmunizazioa hedatu zuen, nahiz eta medikuek eta Elizak gogor egin aurka.
Maria Lavoisier (1758-1836). Senarrarekin batera, kimika zientzia esperimental bihurtu zuen. Bere senarraren izena erabiliz "Kimikari buruzko memoriak" lana argitaratu zuen.
Caroline Herschel (1750-1848). Inolako heziketa sistematikorik izan gabe, astronomo handia izatera iritsi zen. Teleskopio handiak egin zituen. Zortzi kometa, mila izar bikoitz etabeste fenomeno batzuk aurkitu zituen.
Marie Curie (1867-1934). Erradioaktibitatea materiaren berezko propietatea zela konturatu zen eta horrek mundua hankaz gora jarriko zuen. Nobel saria bi bider eman zioten, baina bietan beste batzuekin batera jaso zuen sari hori.
Lise Meitner (1878-1968). Fisikari nuklear honek Ficher Institute delakoan Otto Han-ekin batera lan egin zuen, nahiz eta erakunde horretan laborategia eta liburutegiko ateak itxita zituzten emakumeentzat. Aroztegia zuen tokian laborategia prestatu behar izan zuen fisika nuklearrari buruzko ikerketak egiteko. Fisikari honen argitaratzailea, emakumea zela jakin zuenean, haserretu egin zen eta jakin izan balu ez zuela inoiz emakume honen lanik argitaratuko esan zion.
Ida Noddack (1893-1969). Fisio nuklearra iragarri zuen, baina ez zen halakorik aitortu bost urte barru arte, ordurako jada nahiko begi-bistakoa izan arren.
Rosalind Franklin (1920-1958). DNAk helize formako egitura molekularra zuela zehaztu zuen. DNAren irudi kristalografikoak ostu zizkioten bere lankideek, Watson, Cricketa Wilkinsek, eta 1962an DNAk helize bikoitzeko formako egitura zuela aurkitzeagatik Nobel saria jaso zuten hauek, R. Franklinen lana aipatu ere egin gabe.
Barbara McClintock (1902). ¡par Amerikako biologia. Artaleen orbanak behatuz, herentziaren euskarria kromosomak zirela frogatu ahal izan zuen, "gene erregulatzaileak" zaudela erakutsi zuen eta, hala, Jacob eta Monodek egingo zuten lanari 10 urte aurreratu zitzaion (bi gizon hauei Nobel saria emango zitzaien 1965ean). Andre honek aurkitu zuen transposizio genetikoa ez zen onartu 20 urte geroago arte, garai horretan zituzten bitarteko teknikoekin frogatu arte, alegia. Zientziaren munduari egindako ekarpenak 1983an aitortu zitzaizkion, aurkikuntza egin zuenetikberrogei urtera, orduan eman baitzioten Fisiologia eta Medikuntzako lehen Nobel saria.

Bideak egiten Moldaketak: LAB IRAKASKUNTZA

2009/06/03

Irene Joliot Curie
1897ko irailaren 12an jaio zen Irene Joliot Curie. Hark ere, bere gurasoen gisara, aztarna garrantzitsua utzi zuen erradioaktibitatearen ikerketan. Hori bai, erradioaktibitateak berak ere ondotxo markatu zuen Ireneren bizitza. Eta ez Irenerena bakarrik, gizateriarena ere bai.
Irene Joliot Curie jaio zen garaian aurkitu zuen gizakiak erradioaktibitatea. Eta ez Irenerenetik urruti, gainera; haren gurasoek, Pierre eta Marie Curie fisikari ospetsuek, zuzenean parte hartu zuten aurkikuntza hartan. 1896an, Becquerel fisikaria uranioaren ezaugarri erradioaktiboez jabetu zen, eta, handik bi urtera, Ireneren gurasoek beste zenbait elementu erradioaktibo aurkitu zituzten, radioa, polonioa eta torioa, hain zuzen.
Ordura arte atomoa zatiezina zen gizakiarentzat (atomo hitzak hori esan nahi du grezieraz, zatiezina). Erradioaktibitatearen aurkikuntzak, ordea, aldatu egin zituen gauzak. Atomo batzuen nukleoak ezegonkorrak zirela ikusi zuten, eta, ondorioz, atomo haiek erradiazioa igortzen zutela, beren masaren zati bat galduta.
Gurasoen bidetik
Irene Joliot Curieren bizitzan ezinbestez eragin zuen inguruak, eta hura ere gaztetatik murgildu zen erradioaktibitatearen munduan. Lehenengo Mundu Gerrak hamazazpi urte zituela harrapatu zuen, eta ospitale militarretan erradiologia-zerbitzu mugikorra antolatzen eta langileak trebatzen ibili zen, amarekin batera.
Gerra bukatuta, 1919an, Radioaren Institutuan hasi zen amarekin lanean. Oinarrizko ikerketari ere ekin zion, eta 1925ean polonioaren alfa partikulen gaineko tesia aurkeztu zuen —erradiazio-mota bat—. Urte hartan bertan Frederic Joliot fisikaria ezagutu, eta hurrengo urtean ezkondu egin ziren. Handik gerokoan, gurasoen gisara, elkarlanean aritu zen bikote gaztea.
Ikerketa ugari egin zuten Joliot-Curie senar-emazteek, eta aurkikuntza handia egin zuten horietako batean. Aluminio-xafla meheak bonbardatu zituzten polonioak igorritako alfa partikulekin, eta, partikula haiek aluminioarekin zuten elkarrekintza aztertzeko, aluminio-xaflaren beste aldean erradiazioaren intentsitatea nola aldatzen zen neurtu zuten. Eta, zur eta lur geratu ziren: alfa partikulekin bonbardatzeari utzita ere, erradiazioak jarraitu egiten zuen; gainera, erradiazio horren intentsitatea lege esponentzialari jarraituz gutxitzen zela ikusi zuten. Zer ari zen gertatzen?
Modu artifizialean sortutako erradioaktibitatea lortu zuen Joliot-Curie bikoteak. Hain zuzen, alfa partikulek aluminioaren eraldaketa eragiten dute, eta, ondorioz, fosforoaren isotopo erradioaktibo bat sortzen da.
Haiek behatutako erradiazioa fosforo-30ak igorritako beta partikulak ziren. Naturako aldaera atomiko bakarra fosforo-31 izanik, naturan ez dagoen isotopoa aurkitu zuten. Eta ez hori bakarrik; fosforo-30a guztiz desintegratzean, silizioa sortzen zela ikusi zuten gero. Aurkikuntza harengatik —erradioaktibitatea artifizialki eragiteagatik, alegia— Kimikako Nobel saria jaso zuten 1935. urtean.
Beraz, esan genezake erradioaktibitateak berebiziko eragina izan zuela Irene Joliot Curieren bizitzan. Are gehiago, haren heriotzan ere eragin zuen. Irene Joliot Curie 1956an hil zen leuzemiak jota, bizitzan osoan jasandako erradiazio-metaketak eraginda.

2005/09/01 Belaustegi Irazabal, Ainara
http://www.zientzia.net/

2009/05/24

Marie Curie
Maria Skłodowska-Curie (1867ko azaroaren 7aVarsovia (Polonia) – 1934ko uztailaren 4aSancellemoz (Frantzia)) erradiologia arloan aitzindaria izan zen eta bitan irabazi zuen Nobel saria. Paris eta Varsoviako Curie Institutuak eratu zituen.
Arloa Kimika, Fisika
Lan-erakundeak Parisko Sorbona unibertsitatea
Lanak Erradioaktibitatearen azterketa
Elementu berriak: Polonioa, radioa

2009/04/15

EFEMERIDEAK. Leonardo da Vinci jaio zen -->
... Leonardo da Vinci artista eta zientzialaria jaio zen 1452. Apirilaren 15ean, Vinci herrian, Florentziatik hurbil, Italian...
BERRIA Inprimatzeko bertsioa

2009/04/01

Turkiako Gobernua; Darwinen bizitza isilaraztearen alde
Turkiako Gobernuko Zientziaren Finantzaketarako Agentzia Nagusiak Darwinen bizitza eta aurkikuntzen inguruko artikulu baten argitalpena debekatu du eta ondorioz, eskandalu publikoa eragin du. Turkian zientzialarien artean oihartzun handia duen Bilim ve Teknik (Zientzia eta Teknologia) aldizkarian plazaratu behar zuten artikulua, baina azkenean, bertan behera geratu da.

Biologia

2009/03/08

Darwin jaio zela 200 urte bete dira aurten eta ordurarteko iritziak aldatuko zituen liburu liburu bat argitaratu zuela 150 urte. Noiz eta non bizi izan zen? Zein da liburu hau eta zergaitik da hain ezaguna? Zergaitik ospatzen da zientzia mundua urteurren hau?