2010/04/14

HIRUGARREN LURRIKARA DAGOENEKO AURTEN

Txinan izandako 6,9 gradutako lurrikara hau (gutxienez 400 hildako) ondorio larriak sortu dituen hirugarrena   da aurten.
Azken datuak falta diren arren, Haitikoa izan da orain arte larriena (gutxienez 217.000 hildako), 7 gradukoa.
Txilekoa berriz, intentsitate altuenekoa, 8,8 gradu. historian zehar izandako bostgarren larriena, jakitunen ustez. Mugimendu honek Lurreko ardatza aldatu zuen, egunaren iraupena 1,26 mikrosegundu laburtu, Concepcion hiria hiru metro mendebalderantz eraman eta  Txile eta Argentinako beste herri batzuen kokapen geografikoa aldatu zuen. Ondoren 300en bat erreplika gertatu ziren , 6,9 eta 6,1 tartekoak.
Hauetaz gain beste lurrrikara garrantzitsu batzuk ere gertatu izan dira urte honetan zehar:
- Martxoak 8an, 6 gradukoa, Turkian (Elazig)
- Urtarrilak 17an, 3,4 gradukoa, Txinan (Guizhou)
- Urtarrilak 31an, 5 gradukoa, Txinan ( Sichuan)
- Otsailak 27an, 6,1 gradukoa, Argentinako iparraldean (Salta)

Publico, 2010/04/14   Ya van tres graves seísmos en 2010

6 comentarios:

  1. Zenbat lurrikara egon diren azken denboraldi honetan harrigarria da.

    ResponderEliminar
  2. beñat sanz15/4/10 15:15

    Zenbat lurrikara dauden.

    ResponderEliminar
  3. Ados nago, lurrika pila bat egoten ari dira.

    ResponderEliminar
  4. NAYIBE DIEZ15/4/10 21:11

    Bai,lurrikara gehiegi daude.

    ResponderEliminar
  5. Entzun dut, gaur beste bat egon dela 5 gradukoa.

    ResponderEliminar
  6. Eta txarrena da leku pobreetan gertatzen direla. Abididez Haitiko lurrikaran edifizio aberatsak ez ziren ezta mugitu ere ez. Eta pobreenak guztiak hapurtutak

    ResponderEliminar