2010/05/06

GOLKOKO LASTERRA



Golkoko lasterra moteldu egin  zen Europa hoztu zen garaian
Izotz Aro Txikia izenez ezagutzen den epean, 1200 eta 1850 urteen artean, Europako batez besteko tenperatura 4 ºC inguru jaitsi zen. Kaliforniako Teknologia Institutuan egin duten azterketa batean ikusi dute epe horretan moteldu egin zela Golkoko lasterra, Mexikoko Golkoaren eta Europaren ipar-mendebaldeko kostaren artean dagoen itsas lasterra.
Aditzera eman dutenez, litekeena da lasterra moteltzeak eragin izana urte-tarte horretan tenperatura ohikoa baino baxuagoa izatea. Azaldu dutenaren arabera, mugimendua moteltzean Europara bero gutxiago iritsi zen, eta horrek tenperatura jaistea eragin zuen.
Golkoko lasterraren bidez, Mexikoko golkoko ur epela mugitu egiten da Europaren ipar-mendebalderaino, eta hango ur hotza Mexikoko golkorantz abiatzen da. Iristen den ur tropikalari esker da Europaren ipar-mendebaldeko klima berez dagokion baino epelagoa. 
 
2007/01/01 | Elhuyar

2 comentarios:

  1. beñat sanz9/5/10, 17:54

    Zenbat jeitse zen tenperatura.

    ResponderEliminar
  2. Bai nik Beñatekin nago. Zenbait espezie desagertuko ziren ez?

    ResponderEliminar