2010/05/21

JUPITERREK GERRIKO BAT GALDU DU

Astronomia zale batek planeta hegoaldeko gerriko ekuatorialaren desagerpena harrapatu du.

LEHEN ZELULA ARTIFIZIALA

Craig Venter eta bere taldeak lehenengo zelula artifiziala sortu dute Estatu Batuetan.

2010/05/20-ean  San Diego-ko, California (EEUU), J. Craig Venter institutuak utzitako argazkia.

ADN-z kontrolatutako zelula bat lehen aldiz sortu dutela adierazi dute. Elikadura osagaia berrien ekoizpenean, txertoak edos ur arazketan erabil liteke.


2010/05/18

GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK

1.- Txantxangorria : Erithacus rubecula                  
2.- Zozoa: Tordus merula
3.- Etxe- txolarrea edo artatxoria: Passer domesticus
4.- Enara: Hirundo rustica
5.- Zikoina: Ciconia ciconia
6.- Belea: Corvus corone
7.- Mirua: Milvus milvus
8.- Usoa
9.- Kukua: Cuculus canorus
10.- Ahatea
11.- Mika: Pica pica
12.- Urretxindorra: Luscinia megarhynchos
13.- Mozoloa: Athene noctiluca
14.- Saia- Putrea
15.- Birigarroa:Turdus philomelos/ T. iliacus
16.- Eperra: Alectorius rufus
17.- Galeperra: Coturnix coturnix
18.- Belatza
19.- Arranoa:
20.- Txonta:Fringilla coelebs
21.- Lertxuna: Ardea purpura/a. cinerea
22.- Karnaba: Carduelis carduelis
23.- Txepetxa: Thoglodytes thoglodytes
24.- Txirta: Anthus campestris
25.- Buztanikara: Motacilla alba

Honela hobeto? Falta direnak zuk osatu eta bidali.

2010/05/17

GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK


Hegazti passeriformeen zerrenda
Passeriformes ordenako hegaztiak

GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK























Buztanikara: Motazilidoen familiako eta Motacilla generoko hegazti paseriformeen izen arrunta. Gorputza luzexka, isatsa luzea, burua txikia eta moko zuzena dute. Txikiak dira eta Europan eta Asian bizi dira. Buztanikara zuri: lumaje zuria eta grisa da ( Motacilla  alba).
 

2010/05/16

GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK

Txirta:Motazilidoen familiako eta Anthus generoko hegazti paseriformeen izen arrunta. Txolarreen tamaina, lumajea arrea, gorpuzkera liraina eta nahikoa isats luzea dituzte. Intsektuz eta animalia txikiz elikatzen dira batez ere. Landa txirta: eskualde mediterranearrenean bizi dira batez ere (Anthus campestris). Mendi txirta: mendiko larretan bizi da 8Anthus spinoletta spinoletta).

SAHARAKO KOLORE IKUSGARRIAK


Sahara Wonderland from zoomion on Vimeo.

GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK

















 Txepetxa: Trogloditioen familiako hegazti paseriformea, 9 cm-rainokoa eta lumaje arrea, moko txiki eta zorrotza, gorputz sendoa eta isats tentea dituena. Intsektuz elikatzen da eta osos arrunta da. (Troglodytes troglodytes).
Harluxet

GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK
















Karnaba: Frigilidoen familiako hegazti paseriformea. 12 cm inguruko luzerakoa da eta marra hori eta beltzez jantzitako hegoak eta marra zuri batez inguratutako aurpegi gorria du. Oso arrunta da eta kantu atsegina duenez kaiola-txori modura hazten da. Granoboroa da (Carduelis carduelis).
Harluxet
.

2010/05/15

GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK

LERTXUNA
















Ardeidoen familiako eta Ardea generoko hegazti zikoniformeen izen arrunta. Lepo eta hanka luzeak, hego handiak eta moko zorrotza dituzte. Aintzira, putzu, etab.etan bizi dira. 2. Ik. kurrilo. • lertxun gorri. Lumaje ilun samarra du eta Europa, Asia eta Afrikako zenbait eskualdetan bizi da (A. purpurea). || lertxun hauskara. Aurrekoa baino handiagoa eta argiagoa da, eta Europa, Asia, Afrika eta Australian bizi da (A. cinerea).
Harluxet

GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK

Txonta Fringilidoen familiako eta Montifringilla eta Fringilla generoetako hegazti paseriformeen izen arrunta. • txonta arrunt. 15 cm ingurukoa da eta moko sendoa du. Arrak buru eta lepo grisa, bizkar arrea eta sabelalde arrosa ditu. Emea arre-berdexka da. Arrunta da (F. coelebs).
Harluxet

2010/05/14

Aldaketa klimatikoa hemen

 Sugandila eta muskerrak desagertzen ari dira." Aldaketa klimatikoa dela eta izaki bizidunak desagertzea hemen da dagoeneko", zientzilarien ustez.
Sugandilak eta muskerrak
. Europa hegoaldeko basoak arriskuan egon daitezke aldaketa klimatikoak bere horretan jarraituz,  urtero 5 km iparralderantz egiten dutela ziurtatu dute eta.
Basoek iparralderantz

ARRAIN ARRAROA BRASILEN


 Arraina, itsua eta oso-oso bitxia, desagertua zegoela uste izan da, orain dela 50 urte beste behin ikusia izan zen.
Ustez desgertuta egon den arraina

GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK

Arranoa da Falconiformes ordenako zenbait hegazti harrapariri ematen zaien izen generikoa. Ordenaren izen alternatibo bat Accipitriformes da.
Aranoa

GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK

BELATZA























Harris Belatza















Zuhaitz belatza








 Belatz handia

2010/05/13

GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK


Eperra Fasianidoen familiako hegazti galiformea, burua txikia, gorputza lodikotea, isatsa motza eta mokoa sendoa duena. • eper gorri. Mokoa eta hankak gorriak ditu, arrea da eta marra arre eta zuriz jantzitako saihetsalde grisa dauka. Garrantzi zinegetiko handiko espeziea da (Alectoris rufa). || eper gris. Mokoa aurrekoarena baino txikiagoa, bularra grisa eta eztarri eta aurpegi gorrixkak ditu (Perdix perdix).
Harluxet

GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK


Galeperra Fasianidoen familiako hegazti galiformea, eperraren gorpuzkerakoa, baina txikiagoa eta lumajea arrea duena. Graniboroa da batez ere, eta sastraka eta soroetan egiten du habia. Europa, Asia eta Afrikan hedatuta dago (Coturnix coturnix).
Harluxet

GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK

Birigarroa Muszikapidoen familiako hegazti paseriformea, zozoaren antzeko tamainakoa, baina hura baino lirainagoa. Lumajea arrea da bizkarraldean, sabela argia da eta orban arrez jantzia dago. Hankak luze samarrak eta kolore argikoak dira. Basoan bizi da bereziki eta arrunta da (Turdus philomelos). • Birigarro txiki. Aurrekoaren antzekoa, baina hegoen azpian orban gorixka bat duena. Europako iparraldean bizi da eta negupasa hegoaldean egiten du (T. iliacus).
Harluxet

GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK


Saia- Putrea Akzipitridoen familiako zenbait hegazti  falkonoforme eta sarraskijaleren izen arrunta. Handiak dira eta burua eta lepoa lumatxez soilik estalita dituzte. Eskulade menditsuetan bizi  dira eta haize-korronteak erabiliz egiten dute hegan. • sai arre. 260 cm inguruko hego- luzera eta lumaje arrea dauzka. Europako hegoaldean eta Afrikan bizi da. Arruntena da (Gyps fulvus). || sai beltz. 250 cm inguruko hego-luzera dauka eta lumajea aurrekoarena baino ilunagoa. Urria da Iberiar penintsulan eta Europan desagertzear dago (Aegypius monachus). || sai zuri. 160 cm inguruko hego-luzera, lumaje zuri- beltza eta isats kuneiformea ditu. Sarraskijalea da eta Europako hegoaldean eta Afrikan bizi da (Neophron percnopterus).
Harluxet- saia

2010/05/12

GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK


















Mozoloa Estrigidoen familiako hegazti estrigiformea. 22 cm-rainoko harrapari gautarra da, orban zuriz apaindutako bizkarralde arrea eta lerro arrez jantzitako sabelalde zurixka dituena. Ornogabez eta hainbat ornodun txikiz elikatzen da (Athene noctiluca)

GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK


















Urretxindorra
Muszikapidoen familiako hegazti paseriformea, 16 cm-rainokoa eta lumaje arre- grisazka,  gorputz liraina eta  moko zuzen eta fina duena. Intsektiboroa da, eskulade mediterranearrean  bizi da eta kantari ona da (Luscinia megarhynchos).
Harluxet

2010/05/11

GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK

Mika Korbidoen familiako hegazti paseriformea, 45 cm-rainokoa eta lumaje zuri-beltz nabaria duena. Isats luzea, hego labur eta biribilduak eta moko luzea eta sendoa ditu. Orojalea da eta oso arrunta, bereiziki isurialde mediterranearrean (Pica pica).
Harluxet

GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK

Ahatea Anatidae hegazti-familiako hainbat animaliek hartzen duten izen-arrunta da.


Ahatea- Wikipedia

2010/05/10

GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK



















Kukua: Kukulidoen familiako hegazti kukuliformea, usapalaren tamainakoa eta hego eta isats luzeak dituena. Lumajea grisa da buru, bizkarralde eta hegoetan. Sabelean zuria da eta marra grisez apainduta dago. Arrautzak txori txikien habietan erruten ditu hauek zain ditzaten. Arrunta da basoak dauden lekuetan (Cuculus canorus).  
Harluxet 

GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK


Uso edo urzo da Columbidae familia osatzen duten 308 hegazti espeziei dagozkien izen generikoa. Dodo ezagunaren ahaide dira.
Historian zehar aberetua izan da, mezulari gisa erabiltzeko. Egun ordea, funtzio hau betetzen duten uso gehienak ikuskizunetarako izan ohi dira, edo jendearen gustua egiteko soilik, ez baitute funtzio komunikatzaile garrantzitsua.
Gainera, usoak oso erabilera sinbolikoa izan du urte askoan. Bakearen sinbolo den uso xuria adibidez. Eta gure herrian ezaguna den askatasunaren sinbolo. Kasuko abestia dugu  Txori txori kanta, Mikel Laboarena.
Aipatzekoa da, hegazti mota honek arazo ugari sortu dituela hiri eta herri askotan. Animalia oso ongi egokitu da herriguneetan bizitzen eta harrizko eraikinetako paretak hondatuaz aparte, gaixotasunak eta zikinkeria ugari dakartza berarekin.

Usoa- Wikipedia

2010/05/09

GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK


Mirua. Akzipitridoen familiako eta Milvus generoko hegazti falkoniformeen izen arrunta. Tamaina ertaineko harrapariak dira, isats urkilatua dutelako bereizten direnak. Haratustelez eta animalia ahulez elikatzen dira. • miru beltz. 150 cm inguruko hego-luzera dute, eta isatseko urkila ez da oso sakona. Arreak dira eta buru grisa dute (M. migrans).  miru gorri. 160 cm inguruko hego-luzera, lumaje gorrizta eta buru grisa du. Hegoen azpialdean bi orban argi ditu (M. milvus).
Harluxet- Mirua
Miru gorria- Wikipedia

GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK


Belabeltza (Corvus corone), belea ere deitua, corvidae familiako hegaztia da. 44-51cm-ko luzera izaten du, 94-109 cmko hego luzera eta 540-680 gramoko pisua. Lumadia eta hankak beltzak ditu, moko zorrotza berriz, gris iluna. Orojalea da: haziak, ornogabeak eta fruituaz  gain, ornodun txikiak harrapatzeko gauza da. Hegaztien habietatik arrautzak edo txitoak har ditzake. Zabor eta sarraskie ere lotzen da.
Harluxet- Belea
Belebeltz- Wikipedia

2010/05/08

GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK

















Zikonidoen familiako eta Ciconia generoko hegazti zikoniformeen izen arrunta. Handiak dira eta oin eta moko gorriak dituzte. Migratzaileak dira. Animalia txikiz elikatzen dira
Zikoina beltza:  azpialdeko lumajea zuria eta beste guztia beltza du (C. nigra).
Zikoina zuria lumajea ia guztiz zuria du, arraun-luma beltzak ezik. Zikoina beltza baino handiagoa da eta habia dorre eta teilatuetan egiten du (C. ciconia).
Zikoina- Harluxet entziklopedia

2010/05/07

GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK
















Enara edo elaia  (Hirundo rustica) txori taldekoia da, beraz talde handiak eratzeko joera du, eta batzuetan habi-koloniak ere egiten ditu ere bai. Migrazio sasoietan milaka enarak elkarrekin hegaz egiten dute. Lehenengo aleak otsailean heltzen dira hego-mendebaldeko Europara, baina gehienak apirilean edo maiatzean heltzen dira normalean, eta irailean itzultzen dira Afrikara.  Lurrezko habi  biribilak egiten dituzte, askotan etxeetan. Baserri ondoan bizi dira, ez ordea hirietan, habia egiteko lurra ez baita erraz aurkitzea.

Enara- Wikipedia

GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK
















Txolarrea edo artatxoria.-
Plozeidoen familiako eta Passer eta Petronia generoetako hegazti paseriformeen izen arrunta. Txikiak dira eta lumaje arrea eta moko sendoa dituzte. • etxe-txolarre. Oso arrunta da hiriguneetan (Passer domesticus). || harkaitz-txolarre.Isurialde mediterranearrean bizi da, normalean hiriguneetatik kanpo (Petronia petronia). || landa-txolarre. Lehenaren oso antzekoa da baina ez da hiriguneetan bizi (Passer montanus).
Etxe-txolarre: arra eta emearen artean eraikitzen dute beren habia, zuhaitz edo etxeen batean aurkitzen duten zulotxoen batean; apiriletik abuztura bitartean 3-5 arrautza erruten ditu, marroi-gris kolorekoak; 12-14 egunetan emeak berotu, gehienetan, eta sortzen diren txitoak bien artean elikatzen dituzte. 15 egunen buruan hegan egiteko gai izaten dira. Haziz, intsektuak eta beren larbez elikatzen dira; hirietan hondakinez soilik.
Bere habitata gure inguruko herri eta hiriak dira
Txolarrea- Harluxet


2010/05/06

GOLKOKO LASTERRA



Golkoko lasterra moteldu egin  zen Europa hoztu zen garaian
Izotz Aro Txikia izenez ezagutzen den epean, 1200 eta 1850 urteen artean, Europako batez besteko tenperatura 4 ºC inguru jaitsi zen. Kaliforniako Teknologia Institutuan egin duten azterketa batean ikusi dute epe horretan moteldu egin zela Golkoko lasterra, Mexikoko Golkoaren eta Europaren ipar-mendebaldeko kostaren artean dagoen itsas lasterra.
Aditzera eman dutenez, litekeena da lasterra moteltzeak eragin izana urte-tarte horretan tenperatura ohikoa baino baxuagoa izatea. Azaldu dutenaren arabera, mugimendua moteltzean Europara bero gutxiago iritsi zen, eta horrek tenperatura jaistea eragin zuen.
Golkoko lasterraren bidez, Mexikoko golkoko ur epela mugitu egiten da Europaren ipar-mendebalderaino, eta hango ur hotza Mexikoko golkorantz abiatzen da. Iristen den ur tropikalari esker da Europaren ipar-mendebaldeko klima berez dagokion baino epelagoa. 
 
2007/01/01 | Elhuyar