2011/01/24

Milaka neguko txonta


Ez da urteroko gauza hainbeste neguko txonta (fringilla montifringilla) egotea Barazarren (Zeanuri- Bizkaia), Laurtundua parajean, gauak pasatzen. Ehundaka gutxi batzuk etortzen dira urtero, baina aurtengo kopuruak harrituta utzi ditu ornitologoak. Prensan agertu denaren arabera miloe bi izan daitezke, baina zenbaki zehatza ez dago esaterik.  "Ez dakit zelan atera duten estimazio hori, nik dakidana da, nik ikusi nituenean sekulako densitatea zegoala" dio Joserra Aihartza biologoak. Holako migrazio partzialak txitean-pitean gertatzen direla dio Aihartzak: "Zaila da jakitea zergaitik etorri diren hainbeste. Europan bazka lekurik ez egotea izan daiteke arrazoia. Hango hotzak eta gurean egon den pago ezkur ugaritasunagaitik izan daiteke, baina hipotesia baino ez da".
Begitu- Arratia Ubide Zeberio

2 comentarios:

  1. Ruben Eguinoa26/1/11 22:17

    ze naska eman beharko lukeen hor bizitzea

    ResponderEliminar
  2. irune Poblador27/1/11 17:56

    hau ez doa onekin baina egon naiz zientziak DBH1-n ariketak egiten eta ez dira ongi agertzen. zuk konpondu dezakezu hori???? zuk horrekin zer ikusirik daukasu??, zuk egin duzu ere??

    ResponderEliminar