2011/04/02

Armiarma-sarez jositako zuhaitzak


Armiarma-sarez jositako Pakistango zuhaitz hauek 2010ean lurralde horiek astindu zituzten uholdeek utzitako ustekabeko ondorioak dira.

Uholdeetatik ihes egiteko, milioika armiarmak zuhaitzetan gora eginez aurkitu zuten babesa. Geroztik, zuhaitz horiek armiarma-sarez bilduta geratu dira. Gainera, badirudi fenomeno bitxi hori bertako populazioarentzako mesedegarria dela. Izan ere, eltxoak armiarma-sare horietan harrapatuta gelditzen dira, eta ondorioz, horien kopurua murriztu, etagutxitu egiten da malariarako arriskua.

2011/03/30  Kortabitarte Egiguren, Irati  Zientzia.net ELHUYAR


3 comentarios:

  1. asier goikoetxea4/4/11, 18:01

    egiazkoa da au?¿

    ResponderEliminar
  2. Ana Gurpegui5/4/11, 18:40

    Oso azkarrak dira armiarmak!!

    ResponderEliminar
  3. martin chocarro10/4/11, 20:23

    Harrigarria benetan. Nondik atera ote dute sare guzti hori?

    ResponderEliminar