Zikoina gutxiagok jarri dute aurten habia Nafarroan, eta, hala, azken urteetako joera aldatu egin da. Gurelur talde ekologistak emandako datuen arabera, aurten 846 bikotek jarri dute habia Nafarroan; iaz, berriz, 855ek jarri zuten. Beherakada bi arrazoiengatik gertatu dela salatu du Gurelurrek: habiak «inolako kontrolik egin gabe» kentzen dituelako jendeak, eta hegaztiak linea elektrikoak jota izaten dituzten ezbeharrengatik.
Irene Arrizurieta BERRIA
No hay comentarios:
Publicar un comentario