2011/11/18

IZURDEEN KOMUNIKAZIO-SISTEMA Eider Albarracín Arbilla 1.2. K

Zetazeo hauek, sonar izeneko teknika erabiltzen dute, nolabaiteko ikusmena edukitzeko. Soinuak igortzen dituzte etengabe, maiztasun handiko soinuak; horrela, gauzaren baten kontra jotzen dutenean, soinuek itzuli egiten dira, eta, izurdearen entzumen-sistemara heltzen direnean, zeren aurrean dagoen jakin dezake ugaztun honek, soinuen norabidearen eta potentziaren arabera.
Animalia hauen komunikazio-sistema benetan konplexua da. Soinu-emisioak 18.000 eta 15.000 Hz bitartean daude, eta segundoko 30 emisio botatzen ditu. Ez du ahots-kordarik eta soinu hauek botatzeko ardura duen organoari meloi esaten zaio, eta espirakuluen azpian dagoen airezko poltsa batzuez osatuta dago.
Komunikazio-baliabide hori ez dute ehizatzeko bakarrik erabiltzen, bikotea ezagutzeko, ehiztariak antzemateko, itsasoan kokatzeko eta abarrerako ere erabiltzen dute. 17 edo 18 soinu desberdin emititzen dituzte, eta badakite bost elementuko esaldiak egiten.
Egunean 3 - 4 orduz egiten dute lo. Egoera honetan, burmuinaren erdia deskonektatzen dute, bai eta beste aldeko begia ere. Bi ordu inguru pasatu direnean, deskantsatzen egon den garunaren zatia esnatu egingo da eta beste zatia jarriko da lotan.

Informazio-iturria:
Zoobirtuala:izurdea



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada