2011/01/24

Milaka neguko txonta


Ez da urteroko gauza hainbeste neguko txonta (fringilla montifringilla) egotea Barazarren (Zeanuri- Bizkaia), Laurtundua parajean, gauak pasatzen. Ehundaka gutxi batzuk etortzen dira urtero, baina aurtengo kopuruak harrituta utzi ditu ornitologoak. Prensan agertu denaren arabera miloe bi izan daitezke, baina zenbaki zehatza ez dago esaterik.  "Ez dakit zelan atera duten estimazio hori, nik dakidana da, nik ikusi nituenean sekulako densitatea zegoala" dio Joserra Aihartza biologoak. Holako migrazio partzialak txitean-pitean gertatzen direla dio Aihartzak: "Zaila da jakitea zergaitik etorri diren hainbeste. Europan bazka lekurik ez egotea izan daiteke arrazoia. Hango hotzak eta gurean egon den pago ezkur ugaritasunagaitik izan daiteke, baina hipotesia baino ez da".
Begitu- Arratia Ubide Zeberio

2011/01/21

Xibarta eme batek migrazio-errekorra hautsi du


Brasildik Madagaskarrera egindako 9.800 kilometroko ibilbidearekin, orain arte ezagutzen ziren ugaztunen migrazio-marka oro hautsi ditu xibarta bale eme batek.

Informazio gehiago Zientzia.net

2011/01/20

AMEBA "NEKAZARIAK"


Dictyostelium discoideum


Ameba mota hau, batzuetan, nekazari bezala aritzen da:  bakteriak ereiten ditu hazi, ugaldu eta beraietaz elikatzeko.
Ameba nekazariak
Muy interesante

2011/01/14

Ortziari inoiz ateratako irudi handiena

Sloan Digital Survey III proiektuko kideek izarrartearen herenaren irudia osatu dute, 138 megapixeleko argazki kamera bat teleskopio bati egokituz


 Sloan Digital Survey III proiektuko kideek izarrartearen herenaren irudia osatu dute, 138 megapixeleko argazki kamera bat teleskopio bati egokituz.

BERRIA-tik hartutako berria

2011/01/03

Bihar Eguzki eklipse partziala 7:49etatik aurrera

Eklipsea bihar 07:49an hasiko da, eta Euskal Herrian eguzkia 08:40an aterako denez, ateratzen denean zati bat estalita izango du. 08:57an joko du goia eklipseak. Eklipsea 10:14an amaituko da
Biharko eklipsearen simulazioa
Berria
 La Vanguardia
EGUZKI EKLIPSEA ZUZENEAN