2018/09/27

Arkimedes eta Hieronen koroa


Resultado de imagen de arquímedes eta hieron

Behin Hieron erregeak horrela hitz egin zion Arkimedesi: "Begira, bitxigile batek koroa hau eman dit eta urre hutsez egina dagoela esan dit. Baina, ez dakit hori egia den ala ez. Tori kora eta froga ezazu, puskatu gabe, urrezkoa den ala ez .
Arkimedesek ez zekien zer egin. Agian koroak urre eta beste metal bat izango zituen nahastuta. Baina koroa puskatu gabe, nola jakin?
Denbora luzez egon zen Arkimedes pentsatzen.
Egun batez bainu-ontzira sartu zenean urak gainezka egin zion. "Kontxo"- pentsatu zuen- "Gainezka egin duen uraren bolumena eta uraren barruan dagoen nire gorputzaren bolumena berdinak dira. Beraz, lehendabizi koroa uretara sartuko dut eta zenbat urek gainezka egin duen neurtuko dut. Ur horren bolumena eta koroarena berdinak izango dira. Horrela koroaren bolumena kalkulatuko dut.
Eta Arkimedesek ondoren, bigarren urratsa eman zuen:
"Koroaren bolumena badakit. Beraz, orain bolumen berdineko urre hutsa hartuko dut. Balantzan ipiniko ditut biak: alde batean koroa eta besten bolumen berdineko urre hutsa. Koroa urrez bakarrik egina bada, balantza orekan geldituko da. Bestela ez. Eureka!!
Arkimedes berehala atera zen bainugelatik erabat poztuta. Biluzik joan zen Sirakusa-ko kaleetan zehar erregearen jauregira. Bitxigileari lepoa moztu zioten.
Arkimedes- zientzia.net



No hay comentarios:

Publicar un comentario