Zientzia arloan interesa piztu, lanerako laguntza eskeini eta sarean beharrezko informazioa bilatzen laguntzea nahiko luke blog honek
2010/05/09
GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK
Mirua. Akzipitridoen familiako eta Milvus generoko hegazti falkoniformeen izen arrunta. Tamaina ertaineko harrapariak dira, isats urkilatua dutelako bereizten direnak. Haratustelez eta animalia ahulez elikatzen dira. • miru beltz. 150 cm inguruko hego-luzera dute, eta isatseko urkila ez da oso sakona. Arreak dira eta buru grisa dute (M. migrans). miru gorri. 160 cm inguruko hego-luzera, lumaje gorrizta eta buru grisa du. Hegoen azpialdean bi orban argi ditu (M. milvus).
Harluxet- Mirua
Miru gorria- Wikipedia
GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK
Belabeltza (Corvus corone), belea ere deitua, corvidae familiako hegaztia da. 44-51cm-ko luzera izaten du, 94-109 cmko hego luzera eta 540-680 gramoko pisua. Lumadia eta hankak beltzak ditu, moko zorrotza berriz, gris iluna. Orojalea da: haziak, ornogabeak eta fruituaz gain, ornodun txikiak harrapatzeko gauza da. Hegaztien habietatik arrautzak edo txitoak har ditzake. Zabor eta sarraskie ere lotzen da.
Harluxet- Belea
Belebeltz- Wikipedia
2010/05/08
GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK
Zikonidoen familiako eta Ciconia generoko hegazti zikoniformeen izen arrunta. Handiak dira eta oin eta moko gorriak dituzte. Migratzaileak dira. Animalia txikiz elikatzen dira
Zikoina beltza: azpialdeko lumajea zuria eta beste guztia beltza du (C. nigra).
Zikoina zuria lumajea ia guztiz zuria du, arraun-luma beltzak ezik. Zikoina beltza baino handiagoa da eta habia dorre eta teilatuetan egiten du (C. ciconia).
Zikoina- Harluxet entziklopedia
2010/05/07
GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK
Enara edo elaia (Hirundo rustica) txori taldekoia da, beraz talde handiak eratzeko joera du, eta batzuetan habi-koloniak ere egiten ditu ere bai. Migrazio sasoietan milaka enarak elkarrekin hegaz egiten dute. Lehenengo aleak otsailean heltzen dira hego-mendebaldeko Europara, baina gehienak apirilean edo maiatzean heltzen dira normalean, eta irailean itzultzen dira Afrikara. Lurrezko habi biribilak egiten dituzte, askotan etxeetan. Baserri ondoan bizi dira, ez ordea hirietan, habia egiteko lurra ez baita erraz aurkitzea.
Enara- Wikipedia
GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK
Txolarrea edo artatxoria.-
Plozeidoen familiako eta Passer eta Petronia generoetako hegazti paseriformeen izen arrunta. Txikiak dira eta lumaje arrea eta moko sendoa dituzte. • etxe-txolarre. Oso arrunta da hiriguneetan (Passer domesticus). || harkaitz-txolarre.Isurialde mediterranearrean bizi da, normalean hiriguneetatik kanpo (Petronia petronia). || landa-txolarre. Lehenaren oso antzekoa da baina ez da hiriguneetan bizi (Passer montanus).
Etxe-txolarre: arra eta emearen artean eraikitzen dute beren habia, zuhaitz edo etxeen batean aurkitzen duten zulotxoen batean; apiriletik abuztura bitartean 3-5 arrautza erruten ditu, marroi-gris kolorekoak; 12-14 egunetan emeak berotu, gehienetan, eta sortzen diren txitoak bien artean elikatzen dituzte. 15 egunen buruan hegan egiteko gai izaten dira. Haziz, intsektuak eta beren larbez elikatzen dira; hirietan hondakinez soilik.
Bere habitata gure inguruko herri eta hiriak dira
Txolarrea- Harluxet
2010/05/06
GOLKOKO LASTERRA
![]() | |
![]() | ![]() |
![]() | |
![]() |
Golkoko lasterra moteldu egin zen Europa hoztu zen garaian

Aditzera eman dutenez, litekeena da lasterra moteltzeak eragin izana urte-tarte horretan tenperatura ohikoa baino baxuagoa izatea. Azaldu dutenaren arabera, mugimendua moteltzean Europara bero gutxiago iritsi zen, eta horrek tenperatura jaistea eragin zuen.
Golkoko lasterraren bidez, Mexikoko golkoko ur epela mugitu egiten da Europaren ipar-mendebalderaino, eta hango ur hotza Mexikoko golkorantz abiatzen da. Iristen den ur tropikalari esker da Europaren ipar-mendebaldeko klima berez dagokion baino epelagoa.
GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK
Zozoa (Turdus merula) Turdus generoko eta Turdidae familiako txoria da. Zozo arrunta espeziea izendatzeko zozoa bakarrik erabili ohi da . Europa, Asia eta Iparraldeko Afrikan bizi da eta Ausralia eta Zelanda Berrian ere sartua izan da. Euskal Herrian oso ugaria da, gehiago alde atlantiarrean mediterraniarrean baino. Latitudearen arabera guztiz migratzailea, zati batean edo kumatze-lekuan geratuko dira.
Subespezie nagusiaren zozoak (Turdus merula merula) buztan luzea (arrek 95 - 110 mmkoa eta emeek 100 - 105 milimetrokoa), 23,5 - 29 cmko luzera, 34 a 38 cmko hego-luzera eta 80 - 125 gramoko pisua ditu. Pisua sexu eta urtaroen arabera aldatzen da. Normalean arrak emeak baino handiagoak dira.
Zozoa-Wikipedia
2010/05/05
GURE HERRIETAN IKUS DITZAKEGUN HEGAZTIAK
Txantxangorria (Erithacus rubecula) bere bular (edo papar) gorriagatik nabarmentzen den hegazti txikia da, 14 cm inguruko luzerakoa.
Intsektu txikiak eta zizareak ditu, bereziki, elikadura iturri nagusi.
Europa osoan zehar zabalduta dago eta bertako ia eskualde guztietan aurki dezakegu.
Txantxangorria-wikipedia
2010/05/04
Hondamendia Estatu Batuetan!
Petrolioaren isuriarekin azken egun hauetan gertatu dena jakin nahi baduzu , klikatu hemen:
Petrolioaren bilakaera Ipar Amerikako kostaldean
Le Monde. 2010/05/04
Petrolioaren bilakaera Ipar Amerikako kostaldean
Le Monde. 2010/05/04
Suscribirse a:
Entradas (Atom)