2009/10/31

Ilargi eklipsea 2008-02-21Lurraren atzetik

Eguzki eklipsea: irudi interesgarriak

Ilargiaren eklipseak

Ilargiaren eklipseak gertatzen dira Ilbete denean, eta gainera Eguzkia, Lurra eta Ilargia lerrokatuta daudenean (5º-ko angelua ez balitz, beti gertatuko lirateke). Baldintza horietan, Ilargia Lurraren itzalean dago, ondoko irudiak erakusten duen bezala.
Lurraren itzalak bi gune nagusi ditu: itzalgunea eta ilungunea, eta Ilargia zein gunetan kokatzen den arabera zenbait Ilargi-eklipse mota dago.
Eguzki-eklipseak ordea, gertatzen dira Ilberri denean, alegia, Ilargia sartzen denean Eguzkia eta Lurraren bitartean. Ilargia Eguzkia baino 400 bider txikiagoa da baina 400 bider hurbilago dago, beraz, itxurazko tamaina oso antzekoa dute biek Lurretik ikusita. Ilargiak Eguzkia guztiz estal dezake eta eklipse totala sortu, baina Ilargiaren itzalak ez du Lurra osorik estaltzen, soilik eskualde bat baizik.

2009/10/29

Asterix eta Obelix



Mende erdia igaro da galiar txikiaren abenturak lehen aldiz argitaratu zituztenetik; geroxeago iritsi ziren, baina ez askoz geroago, 1976an, euskarazko lehen aleak, haurrentzako halako irakurgairik ia ez zenean.

2009/10/23

Fish. klikatu eta jaten eman arrain hauei

Bizi-osagaiak dituen exoplaneta bat topatu dute, bigarrena. Ura, karbono dioxidoa eta metanoa ditu HD 209458b planetak, baina gas planeta da, Jupiter bezalakoa


Bizi-osagaiak dituen exoplaneta bat topatu dute, bigarrena Ura, karbono dioxidoa eta metanoa ditu HD 209458b planetak, baina gas planeta da, Jupiter bezalakoa. Donostia Teleskopio eta zunda berriei esker, gero eta gehiago dira zientzialariak topatzen dituzte exoplanetak, hots, gure Eguzki sistematik at daude planetak.Txilen, ESOk La Sillan duen behatokitik atzeman dituzte azken exoplaneta horiek, 3,6 metroko teleskopioko HARPS tresnaren bidez...

2009/10/21

Sare handienak iruten dituen armiarama


Sare handienak iruten dituzten Nephila armiarma erraldoien espezie berri bat aurkitu dute Afrik
an. Hain ezaguna den hau, 130 urtetan baieztatutako lehena eta handiena izan da beraren aurkitzaileen ustez. 1767-an Linneo izan zen honelako aimiarma aurkitu zuen lehena.
Soilik Nephila emeak dira erraldoiak, gorputzak 3,8 cm eta hankek 12 cm izan dezaketelarik. Iruten dituzten sareek sarritan 1m diametroa gainditzen dute. Arrak bost aldiz txikiagoak dira (ohizko neurria, emeak dira erraldoiak) eta hau dela eta armiarma hauek dismorfismoaren ikerketarako eredua dira.
Publicado en ELPAIS.com