2009/04/02

2009 Astronomiaren nazioarteko urtea
Apirilaren 2tik 5era Astronomiaren inguruan 100 orduz arituko dira Nafarroan eta mundu osoan. Inoiz ez da honelakorik antolatu. Parte hartzaileek zerua behatu, begiz eta teleskopioz; museo eta planetario desberdinen bisita birtualak egin eta beste hainbat eta hainbat ekintza izango dituzte eskura. Zenbat jendek izango du Unibertsoa lehen aldiz ikusteko aukera?
Galileok 1609an eginiko lehen behaketaren urteurren honek astronomiaren munduan murgiltzeko aukera emango digu 100 orduz. Ekintza hauek guztioi zuzenduak daude, beti ere zeruari begira jartzeko gogoz egonez gero. Planetariora hurbiltzea nahikoa izango da.

5 comentarios:

  1. Hau nohizbehinka egitea ongi iruditzen zait, zeruaren hainbat gauza deskubritu gabe daudelako zihur nago.

    ResponderEliminar
  2. Itziar Lezaun naiz eta uzte dut hau oso ongi dagoela zeren ikertuko dituzte hainbeste ordu ba agian gauza berriak aurkituko dituztela eta.

    ResponderEliminar
  3. Hori oso ondo dago, baliteke planeta berri bat agertzea.

    ResponderEliminar
  4. Kaixo, Ainhoa Ayerra naiz! Oso ongi iruditzen zait. Niri ere interesatzen zait unibertsoa ikustea. Planetak ikusi ahalgo dira?

    ResponderEliminar
  5. Honelako jarduerak antolatzea oso ondo dago, gauza berriak ikasteko.

    ResponderEliminar