2009/04/12

Jakinaren gainean eta maltzurkeriaz
Santino txinpantzeak etorkizuna planifikatzen du zooko bisitariei botatzeko harriak jasoz. Santino, 30 urteko txinpantzea, primateak ikertzen dituzten ikertzaileei arrazoia ematera etorri da: animaliek etorkizunerako planak egiten dituzte, gizakiak bezala, eta gu bezain asmo txarrekoak izatera hel daitezke. Duela hamar urtetatik hona, Furuvik-eko zooko zaindariek, Estokolmoko iparraldean, Santino ikertzen egon dira, harriak jasotzeko ohitura duena, hauek hautatuz eta pazientzia handiz ertzak zorroztuz parkeko bisitariei gerora jaurtitzeko.
Lundeko Unibertsitateko zientzialari kognitiboentzat, Sueziako hegoaldean, hau da gizakiaz aparteko animali bat etorkizunerako planak burutzeko gai deneko lehen froga. "Ikerketa hauek frogatzen dutenez, gure hurbileko lehengusuek etorkizuna modu konplexu batean ulertzen dute eta izugarri garatutako kontzientzia dute” dio Mathias Osvath-ek, gaur Current Biology aldizkarian argitaratuko den ikerketaren autore nagusia denak. Ikerlari honen iritziz, baliteke beste zenbait animaliek, orokorrean txinpantzeek, Santinoren “gaitasun bera edukitzea”. "Nire ustez txinpantze basatiek oraindik hobe planifikatu beharko lukete euren etorkizuna, izan ere eguneroko biziraupenerako beharrezkoa dute eta gainera, zoologiko bateko ingurunea baso batekoa baino askoz sinpleagoa da”. Bien bitartean, Furvikeko zooan, Gävlen, Sueziako kapitaletik 170 km ingurura, Santinok bisitarien zain jarraitzen du bere armategia eskuartean.
Egilea: Maialen Sistiaga
Iturria= Current Biology

3 comentarios:

  1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  2. Nondik atera dozu hau? Mikel S.B.

    ResponderEliminar
  3. Animalia guztiak oso azkarrak dira.

    ResponderEliminar