2009/04/14

Harriak
Mineralak egoera puruan nahiko arraroak dira lurrazalean. Ohikoena beste batzuekin elkarturik aurkitzea da, harriak osatuz. Fenomeno hori ez da Lurrean bakarrik gertatzen: Eguzki Sistemako barne-planeta guztiak, eta satelite eta asteroide gehienak, harri-mota desberdinen pilaketa handiek osatuak daudela esan liteke.

Definizioa eta orokortasunak
Prozesu fisiko-kimiko beraren baldintzen azpian egindako mineralen elkarketa edo metaketa guztiei harri esaten zaie. Zenbaitetan, harri bat mineral bakar batez osaturik egon daiteke (igeltsua, kareharria), baina oso gutxitan gertatzen dira horrelakoak.
Harri-mota ugari daude, eta beren ezaugarriak, osatzen dituzten materia-motaren, beren kantitate erlatiboen eta gorputz solido bateratu bati forma emateko elkartu ziren moduaren araberakoak izan ohi dira. Ezaugarri horien araberakoa izango da, halaber, gizakiak harri hori etorkizunean aprobetxatu ahal izatea ala ez.

Harri baten barnean bi eratako mineralak aurki daitezke:
Funtsezkoak: harriaren izaera eratzen dutenak eta harriari dauzkan ezaugarriak ematen dizkiotenak izango lirateke.
Esate baterako, kuartzoa, mika eta feldespatoa granitoan. Horietakoren bat ez izateak harri desberdin bat eragingo luke.
Osagarriak: harri jakin baten ohiko konbinazioaren barruan sartu diren ezpurutasun mineralak izango lirateke. Harriaren oinarrizko ezaugarriak ez dira aldatuko.

Harrien erabilerak

Harri asko mea gisa erabili ohi dira, hau da, mineral jakin bat lortzeko iturri gisa. Halere, askoz ere ezagunagoak dira etxebizitzak eraikitzeko eta ingeniaritza-lanak egiteko material gisa harriek dituzten erabilerak. Halaber, edertasun- eta sendotasun-ezaugarri berezi batzuk dituzten harriak eskulturak egiteko erabili izan dira tradizioz.

Granitozko mendigunea Gredosko mendilerroan, Avila.
www.hiru.com

1 comentario:

  1. Aurkitu al dituzte beste planetetan, lurrean dauden antzeko mineralen bat?

    ResponderEliminar