2009/03/31

Lurraren sumindura ikusmiran

Urteak daramatzate aktibo munduko zenbait sumendik, eta haien erupzio eta jaurtiketek argazki ikusgarriak eskaintzen dituzte, baita hilabete honetan bertan ere.
1. Kilauea. Martxoaren 20an ateratakoak dira argazkiok, Hawaii irlaren hego-mendebaldean. 1983. urtetik ari da Kilauea sumendia laba botatzen, eta, 2007ko azaroaz geroztik, erupzioaren hondakinak itsasora erortzen ari dira. 2008ko martxotik lur berria sortzen ari da Kupapa'u itsasertzean. Munduko sumendirik bisitatuena da Kilauea.



2. Tonga. Irla berria sortu da joan den astean Australiatik Tahitirako
erdibidean dagoen Tongako uhartedian. Martxoaren 16an egin zuen lehen
eztanda sumendiak, bi tokitatik. Erupzio guneetako bat biztanlerik gabeko irla txiki bat izan zen, eta bestea 100 metro eskasera jazo zen, uretan. Ingurune horretan, ur azpiko 36 sumendi daude guztira.






3. Redoubt mendia. Martxoaren 22an hasi zen Alaskako sumendi horren azken erupzio, eta, adituen arabera, oraindik ere ari dira eztandak gertatzen haren barnean. Haren erupzioaren hodeiek Alaskako Anchorage hiriko teilatu eta autoa errautsez estali dituzte. 1989. urtean, gero onik lurreratu zen hegazkin bat harrapatu zuten haren errauts hodeiek


4. Semeru. Indonesiako Java irlako mendirik
handiena da Semeru sumendia, 3.676 metrorekin. Turisten bisitak jaso ohi dituen sumendi horrek 55 erupzio izan ditu 1818. urtetik -aurretik besterik izan bada ez da erregistratu-. Argazkia artxibokoa da, iazko abendukoa, baina Semeruren inguruko alerta atzera igo egin zuten agintariek martxoaren 6an.


5. Galeras. Kolonbiako hego-mendebaldean, Bogotatik 700 kilometrora, kezka zabaldu du
hilabete honetan Galeras sumendiak. 1988. urtetik berriz aktibo dagoen 4.276 metroko sumenditzarrak erupzioa izan zuen martxoaren 14an. Tokiko agintariek 8.000 lagunen ebakuazioa agindu arren, 76 pertsona soilik mugitu ziren, «mendiari konfiantza hartu diotelako». Berria.info

2009/03/28

KLIMA ALDAKETA
Klima aldaketari aurre egiteko 20:30etatik 21:30etara argi guztiak itzaltzeko deia egin dute
Naturaren Munduko Fondoak klima aldaketari aurre egiteko argiak itzaltzeko deia egin du eta ekimen horrekin, munduko 2.500 hirik bat egin dute. Euskal Herrian, besteak beste, Bilboko Euskalduna jauregiko eta Gasteizko Ama Zuriaren enparantzako argiak itzaliko dituzte.
Indonesian gutxienez 58 lagun hil dira itota, urtegi bat lehertu ondoren

Hemen hidrosfera galbide bihurtu da. Zer dela eta gertatu da?

2009/03/22

Arrosa kolorekoa

Oraingoz bere amaren itzala behar du elefante kumeak bizirauteko. Larruazala arrosa kolorekoa duen elefante kumea behatu dute Botswanako iparraldean, 80 kide inguruko taldearekin batera Okavangoren deltan ibaia gurutzatzen ari zela, BBC kate britainiarrarentzako erreportaje bat egiten zihardutela. Adituen arabera, elefante afrikar kumea albinoa izan daiteke, espezie honetan oso arraroa dena. Bere biziraupena zalantzan jartzen dute zientzialariek, Afrikako eguzki indartsuak itsumena eta bere larruazalari kalte handiak eragin baitiezazkioke
Gaur Uraren Nazioarteko Eguna da.
Hala izendatu zuen NBE Nazio Batuen Erakundeak 1993an. Milioika dira, ordea, oraindik ere ur eskasiaren ondorio latzak -gaixotasunak, lehorteak, heriotza...- jasaten dituztenak. Eta, antza, luzaroan jarraituko dute horrela. Ura baliabide garrantzitsu da, eta nazioarteko agintarien artean uraren ustiapenaren inguruan interes ekonomiko asko dago oraindik. Garestia da, izan ere. Ondorioz, urak giza eskubideen zerrendatik kanpo jarraituko du.

Izaskun Beraza Berria.info » Papereko Edizioa » Harian

2009/03/20


Gaur 12:44-tan sartu gara udaberrian.
Eguzkia Sortu 07:18 Gorde 19:27
Itsaspeko sumendi baten eztanda Tongan (Ozeano Barean)




Itsaspeko sumendi batek eztanda egin du Hego Pazifikoko uretan, Tongako kostaldetik gertu, joan den martxoaren 18an, ehundaka metroko garaierara errauts eta arroka ugari jaurtiz. Zientzialari batzuk itsasontziz inguratu ziren bertara, gertaera gertutik ikusteko eta irudi hauek biltzeko. Gertueneko bi irla bolkanikoetan, Hunga Tonga eta Hunga Ha'apain, oraingoz arriskurik ez dagoela diote.

2009/03/19

'Phoenix' zundak ur gazia topatu du MartenWASHINGTON. Zientzialari estatubatuarrek atzo jakinarazi zutenez, ur gazia dago Marten. Hain zuzen ere, planeta gorrira bidalitako Phoenix zundaren oin batean topatu zuten ura gazia dela ziurtatu duten. Ur gazi hori planetako beste hainbat tokitan ere egon daitekeela azaldu dute.

Berria.info » Papereko Edizioa » Harian

2009/03/18

ERANTZUN ARGAZKI HAUEK BEHATU ONDOREN












Ozeanoetako uraren zein mugimendu ikusten duzu?
Nola sortzen da eta zein ondorio sortzen dituzte?















Kontinenteetako urek hartzen duten zein forma da hau? Nola sortzen da? Ba al dakizu non dagoen hau?







Zer gertatzen ari da? Uraren zikloan agertzen den zein prozesu ikusten ari zara? Azal ezazu.

2009/03/17


Nilo ibaia munduko ibairik luzeenetakoa da.Zenbat km ditu? Zeintzuk dira bere ibilbidean zeharkatzen dituen herrialdeak? Osa ezazu bere ibilbidea herrialderik herrialde, hasieratik amaieraraino.

2009/03/15



Olatuak energia lortzeko baliagarri Santoñan
Egilea: Garikoitz Perurena de Blas

Gaur inauguratu dute olatu-energiaz baliatuz elektrizitatea sortuko duen plantaren lehenengo fasea. Santoñan eraikiko den honek energia berriztagarrien erabileran aurrerapauso itzela suposatuko du, berau izanen baita Europako lehena.

Planta hau kostatik 4 kilometrotara kokatua egongo da eta, lanekin amaitzen dutenean, 10 buiaz hornitua izango da. Buia hauek, olatuen ondorioz bertikalki mugituko dira eta mugimendu hori elektrizitate modura igorriko da generadore baten bitartez. Oraingoz buia bakarra besterik ez dute jarri, baina guztiak martxan dabiltzanean 1,5 mW-ko potentzia izango duela uste da (1.500 familia hornitzeko adina). Alabaina, energia mota hau ez dago Energia Berriztagarrien Planaren barruan oraindik. Horregatik, lortzen diren emaitzak oso esanguratsuak izan daitezke energia berriztagarrien aldeko apostua indartzeko. Iturria:
IDAE

2009/03/13



SOINUAREN ABIADURA GAINDITZEN

Hegazkinek soinuaren abiadura (airean 340 metro/segundu) gainditzen dutenean, hegazkinak bultzatutako aireko molekulek ez dute astirik honen soinua transmititzeko. Horrela, airean dauden ur tantak bata bestearen kontra bortizki kolpatu eta kondentsatu egiten dira, hegazkinaren inguruan kono itxurako laino zuri bat agertzen delarik.

2009/03/11

Klima aldaketaren ondorioz, itsas maila aurrez ikusitakoa halako bi igoko dela diote. Gas isurketak gutxitu ezean animalia eta landare espezieen herenak desagertuko direla ohartarazi dute
Klima aldaketari buruzko Nazioarteko Zientzia Biltzarra egiten ari dira ostegunera bitartean Danimarkako hiriburuan, eta ez dute albiste onik......Kopenhagen bildutako zientzialariek ohartarazi dutenez, berotegi efektua eragiten duten gasen isurketa berehala gutxitzen ez bada, onenean ere itsas mailaren gorakadak munduko biztanleriaren %10ari eragingo dio. Itsasoa, baina, ez da klima aldaketaren eragina jasango duen bakarra......Zientzialarien ustez, tenperaturak %2 baino gehiago igoko balira animalia eta landare espezieen herenak desagertu egingo lirateke...
-Iturria: berria (Inprimatzeko bertsioa )

Hegazkinak aldaketa klimatikoaren lagun?
Egilea: Antton Alberdi Estibaritz
Zeruko elementu ezagunak bihurtu dira laino artifizialakHala azaldu zuten zenbait zientzialarik 2001eko irailaren 11ko atentatuen osteko 3 eguneko hegazkinen geldialdiak utzitako tartean egindako ikerketen ostean. Hots, hegazkinek atmosferako tenperaturaren aldaketa eragiten dutela plazaratu zuten 2002 urtean. Egin berri den azterketa batek, ordea, 3 egun haietan behatutako aldaketak aldakortasun naturalen bitartez azal daitezkeela plazaratu du, hegazkinen gabeziarekiko prozesu independenteen bitartez.

Hegazkinek zirruen antzeko hodeiak sortzen dituzte atmosferan, eta laino guztiekin gertatu bezala, Planetaren berotzean eragina dute. Honez gain, eguneroko tenperatura ere aldatzen dute, egunez berotutako atmosferako beroa gauez mantenduz eta egunez eguzkiaren eragin txikiagoa eraginez. Era honetara, tenperaturen uniformetzea eragiten dute lainoek eta egunetik gauerako tenperatura tarteak ez dira horren bortitzak izaten. Guztiok frogatu dugun fenomenoa da hau, oskarbi den goizaldetan lainotuta denetan baino hotz handiagoa egin ohi du-eta.
2001eko irailaren 11ko atentatuen ondorioz, 3 egunez aireko trafikoa etenda egon zen AEBetan. Ustekabeko jazoera honek hainbat zientzialarik hegazkinek utzitako kondentsazio-lainoen inguruko ideiak testatzeko aukera eman zuen. Bi ikerketek 2001eko irailaren 11 eta 14 bitartean eguneko batezbesteko aurreko eta ondorengo hiru egunekin alderatuta tenperatura 1,8ºC igo zela ondorioztatu zuten. Ordu hartan hegazkinen arrastoen gabeziak eguneko tenperaturen heinean aldaketa eragin zuela plazaratu zen, “hipotesi modura, ondorio modura baino gehiago”, David Travis ikerlariak azaldu duenez.

Texaseko A&M University-ko Gang Hong ikerlariak azaldu duenez, ordea, 2002an plazaratu zen teoria okerra da. 1971 eta 2001 bitarteko AEBetako datuak aztertu ostean, tenperaturan eragin handiena duten lainoak altuera baxukoak direla adierazi dute, eta ez altuera handiko zirru eta hegazkinen arrastoak.

Aireko trafikoa urtero %2-5 igoko dela uste da eta 2050erako litekeena da egungo trafikoa hirukoiztea. Hegazkinek sorturiko kondentsazio-lainoek eguraldian eta kliman izan dezaketen eraginaren inguruan, ordea, zientzialariak ez dira ados jartzen. Denborak esango du, agian.

Iturria:
Nature

2009/03/09

Martxoak 8 emakumearen eguna da.Zer dela eta aukeratu zuten egun hau eta ez beste bat. Noiztik da horrela?

2009/03/08

Darwin jaio zela 200 urte bete dira aurten eta ordurarteko iritziak aldatuko zituen liburu liburu bat argitaratu zuela 150 urte. Noiz eta non bizi izan zen? Zein da liburu hau eta zergaitik da hain ezaguna? Zergaitik ospatzen da zientzia mundua urteurren hau?