MineralakMineralogia mineralen azterketaz arduratzen da, eta funtsezko baliabide bat da Lurra ezagutzako. Mineralen azterketaren bitartez, gure munduaren bilakaera ezagutu dezakegu edo material berezienentzako aplikazio praktikoak bilatu.Definizioa
Oro har, substantzia natural bat mineral bat dela esango dugu baldin eta ondorengo ezaugarriak betetzen baditu:
Egoera
solidoa.
Bere egitura atomikoa
kristal-sare baten arabera antolatua dago.
Bere
konposizio kimikoa homogeneoa da, edo ongi mugatutako aldaketa gutxi dauzka.
Ez du bizi-jarduerarik, hau da, gorputz solido hori ez da ez animalia bat eta ez landare bat ere.
Nolanahi ere, komunitate zientifikoak ez du erabat onartzen definizio hori, egile askok benetako mineraltzat jotzen dituzten konposatu natural ugari uzten baititu mineral izate horretatik kanpo:
Substantzia
jariakorrak, hala nola petrolioa, metanoa eta beste erregai batzuk.
Solido amorfoak, kristal egiturarik gabekoak, opaloa esaterako.
Organismo bizidunek sortutako mineralak, kaltzita adibidez.

Opaloa, substantzia amorfoa, zenbait egilek ez dute benetako mineraltzat hartzen.
Mineralen aprobetxamendua
Mineralek erabilera ugari dituzte. Horietako batzuk, gemak esaterako, edertasun handikoak dira eta, beren balio ekonomikoaz gain, ebaketa eta leunketarako tresnak ekoizteko erabiltzen dira, edo zehaztasun handiko tresnak egiteko. Mineral asko era guztietako alorretan erabilitako konposatu kimikoen parte dira, eta beste batzuk, berriz, eraikuntza-material gisa erabiltzen dira. Metalak, bestetik, era guztietako tresnak, eraikin-egiturak edo eroale elektrikoak egiteko erabiltzen dira, besteak beste.
http://www.hiru.com/