2009/04/07

Beltz albino bat aztiengandik iheska

Moszyk, joan den astean kaiukoz Tenerifera etorri zen etorkina, babesa eskatu du Beninera itzuliz gero erail eta sorginkeria ekitaldi batean jan egingo dutenaren beldur.
Albinoak Afrikan zoritxar edo zorionaren adirazgari izaten dira. Herrialde eta etniaren arabera hil ere egin ditzakete. Orokorrean beren taldetik kanporatuak izaten dira. Bere atzamarrak amuleto gisa erabiltzen dituzte eta bere odolarekin "muti" izeneko edaria egiten dute. Bertako aztiek prestatzen dute zorionaren eragile dela uste dute eta.
Zurien artean azalaren pigmentazio faltak 20.000tik bati eragiten dio eta beltzen artean 4.000tik bati. Afrikan, beltz albinoek azaleko hainbat gaixotasun pairatzen dituzte, minbizian bukatzen dute gehienek, eta beste hainbat begietakoak, batzuk itsuak izatera ailegatu arte.

2009/04/06

Beste 250 pertsona desagertuta daude. Herrialdearen erdialdean izan zen ezbeharra, Abruzzo eskualdean, eta L'Aquila hirian eragin zituen kalterik handienak.Italian atzo goizean izan zen lurrikararen ondorioz, dagoeneko 179 lagun hil dira eta beste 250 desagertuta daude. Zaurituak 1.500 pasa dira. Herrialdearen erdialdean izan zen ezbeharra, Abruzzo eskualdean, eta L'Aquila hiriburuan eragin zituen kalterik handienak -epizentrotik gertuen dagoen gunea izaki-, baina dozena bat herri gehiago ere txikitu zituen. Erroman bertan ere nabaritu zuten dardara, L'Aquilatik 80 kilometrora baitago. Hondakinak mugitu ahala gorpu gehiago topatuko dituzten beldur dira salbamendu taldeak. Ameriketako Estatu Batuetako sismologia zentroak emandako datuen arabera, Ritcher eskalan 6,3 gradukoa izan zen lurrikara; Italiako Babes Zibilaren arabera, berriz, 5,8koa. 50.000 lagun inguru etxerik gabe gelditu dira. Gainera, gaua non pasa ez zutelako, baita erreplikek zutik gelditutako eraikin apurrak botako zituzten beldur zirelako, 100.000 lagun inguru ebakuatu zituzten atzo. Asko LŽAquilako aparkaleku, zelai eta kirol eremuetan hartu zuten aterpe. Gobernuak jarritako kanpadendak, izan ere, eskas gelditu ziren kaltetu guztiak haietan hartzeko.
Berria.
Cullinan diamantea kausitu zuten 1905. urteko urtarrilaren 26an, inoiz aurkitu den diamanterik handiena topatu zuten, Hegoafrikako Cullinan herriko meategian. Cullinan diamanteak 3.105,75 kilate zituen gordinean. Harekin bederatzi taila egin zituzten, beste horrenbeste harribitxi lortzeko; horietako bi 316 kilatekoa bata eta 309koa bestea landuriko diamanterik handienen artean daude.
Berria.
http://famousdiamonds.tripod.com/cullinandiamonds.html

2009/04/05

Zer izan zen lehenago, oiloa ala arrautza?
Ana Galarraga

Seguru behin baino gehiagotan bururatu zaizuela galdera hori, edo, bestela, nonbait entzungo zenuten. Nik ere zalantza bera nuen, eta paleontologo batengana joatea erabaki dut, hark zalantza argituko didalakoan. Hain zuzen, paleontologoek gaur egun desagertuta dauden espezieak aztertzen dituzte, fosiletan oinarrituta, eta ondo dakite zein diren oiloaren arbasoak.
Bada, paleontologoak esan didanez, oiloak agertu baino milioika urte lehenago dinosauroek jada jartzen zituzten arrautzak. Eta... hau bai harrigarria... hegaztiak dinosauroen ondorengoak direla azaldu dit. Beraz, arrautza izan zen lehenengo eta oiloa gero.
Baina, noski, berriz ere egin dezakegu galdera. Zer izan zen lehenago, dinosauroa ala arrautza? Eta erantzuna, berriro ere, arrautza da. Izan ere, dinosauroen aitzindariek ere, anfibioek, arrautzak jartzen zituzten. Eta anfibioen aurretik baita arrainek ere; eta horrela jarrai genezake arrautzaren antzeko zerbait sortu zuen lehen izakiraino.
Oiloen arrautzekin zerikusi handirik ez zuen izango arrautza hark, noski.

2009/04/04

Lebitazio magnetikoa
Egilea: Jon Ander Arregi Uribeetxebarria
Non dago amarrua? Esperimentu honetan iman arrunt bat jartzen da material bitxi baten gainean. Hasiera batean ezer gertatzen ez bada ere, material hau nitrogeno likidoaren laguntzaz 77 K (-196 ºC) azpitik hoztean supereroale bilakatzen da. Orduan, imanak sortutako eremu magnetikoaren lerroak “harrapatzen” ditu supereroaleak, Meissner efektua izenaz ezagutzen dena gertatuz. Imanak materialaren gainean lebitatzen du, edo alderantziz, hau esekita izan dezake. Berriro tenperatura handitzean, supereroale izaera eta efektu harrigarri hauek galdu egiten dira.
Atxilotua aztore batekin ehizatzeagatik
Baldorbako lagun bat atxilotu du Nafarroako Foru Zaingoak aztore baten (Accipiter gentilis) laguntzaz ehizatzeagatik. Tutera inguruan zebilela harrapatu zuten hortarako baimenik ez zuela. Gainera, berea ez zen ehiza-barruti batean egotea eta ehizarako debekualdian ehizatzea ere leporatu diote.

2009/04/02

2009 Astronomiaren nazioarteko urtea
Apirilaren 2tik 5era Astronomiaren inguruan 100 orduz arituko dira Nafarroan eta mundu osoan. Inoiz ez da honelakorik antolatu. Parte hartzaileek zerua behatu, begiz eta teleskopioz; museo eta planetario desberdinen bisita birtualak egin eta beste hainbat eta hainbat ekintza izango dituzte eskura. Zenbat jendek izango du Unibertsoa lehen aldiz ikusteko aukera?
Galileok 1609an eginiko lehen behaketaren urteurren honek astronomiaren munduan murgiltzeko aukera emango digu 100 orduz. Ekintza hauek guztioi zuzenduak daude, beti ere zeruari begira jartzeko gogoz egonez gero. Planetariora hurbiltzea nahikoa izango da.

2009/04/01

Lurraren hondamendia 2065. urtean
2065. urtea, lurreko ozonoaren bi heren galdu dira, eta ez poloetan soilik, edozein lekutan baizik. Antartika gainean aurkitzen den ozono geruzako zuloa, 1980. urtean aurkiturikoa, urte guztian zehar ageri denak, biki bat du ipar poloan. Latitude ertainetako hirietan, Washington D.C. kasu, irradiazio ultramorea erredurak eragiteko gai da bost minutu eskasetan. DNA mutazioak eragin ditzakeen irradiazio ultramorea %650 igo da, landare, animali eta gizakiengan gaitzak eragiteko probabilitate handiaz, eta azal minbiziaren gorakada itzela eraginez. Ingurugiroa
Turkiako Gobernua; Darwinen bizitza isilaraztearen alde
Turkiako Gobernuko Zientziaren Finantzaketarako Agentzia Nagusiak Darwinen bizitza eta aurkikuntzen inguruko artikulu baten argitalpena debekatu du eta ondorioz, eskandalu publikoa eragin du. Turkian zientzialarien artean oihartzun handia duen Bilim ve Teknik (Zientzia eta Teknologia) aldizkarian plazaratu behar zuten artikulua, baina azkenean, bertan behera geratu da.

Biologia
Bromoa ere ari da ozonoa jaten
Estratosferan, ozono-geruza dagoen atmosfera-zatian, bromodun hainbat konposatu detektatu dituzte. Ozono-geruzak Eguzkiaren erradiazio ultramoreetatik babesten du Lurra, eta zientzialariek detektatu berri dituzten bromodun molekulek ozono-geruzaren molekulak suntsitzen dituzte. Ez da aurkikuntza pozgarria, beraz. Aspalditik daude han, baina orain arte oharkabean pasatu dira zientzialarientzat.
Zientzia.Net