2009/04/30

2009/04/29

Berako mendijulufraiak
Apirilero lore eder horien usain sakona eta kolore bizia hartzen ditu herriko zortzigarren mugarriko mendi magalak; herritar anitz joaten da harat mendijulufraien bila.

Non dago Bera? Non dago herriko zortzigarren magala?

2009/04/24

Antartikan izotza gehitu du ozono geruzaren zuloak
Artikoan ez bezala, Antartikako itsas izotzaren bolumena handitzen ari da. Erresuma Batuko eta AEBetako ikerlarien ustez, horren eragile ozono geruzaren zuloak eragindako aldaketa meteorologikoak dira. Zuloak areagotu egin ditu azaleko haizeak eta aire hotz gehiagorekin izotz gehiago sortu da. Mende honen amaierarako ozonoa bere mailara itzultzea espero da.
Berria.info

2009/04/23

Munduko meatzerik sakonena
Bere izena Tau Tona da (Lehoi Handia) eta Hegoafrikan dago, Carletonvillen , Johannesburgotik 70 km-tara. XX. mendearen hasieran aurkitu zuten. 3,6 km-ko sakonera du eta 4 km-tara ailegatzeko lanean dabiltza. 800 km pasa galeriak ditu eta azaletik urrutien dagoen tokira joan etorria egiteko lau ordu beharrrezkoak dira.
Zer erauzten dute meategi honetan?
http://eternalsunset23.blogspot.com/2008/03/la-mina-ms-profunda-del-mundo-ciudad-de.html
http://www.anfrix.com/2006/12/la-mina-mas-profunda-y-mortifera-del-mundo/

2009/04/22


Lurraren Nazioarteko eguna
1970eko Apirilaren 22an Gaylord Nelsonek, iparamerikar senataria, ingurugiroarekin zerikusia zuen munduan eginiko lehen manifestapen handia antolatu zuen. Hogei miloi iparamerikarrek egin zuten bat ingurugiroaren egoera kaskarra dela eta protesta egiteko.
1990 geroztik Lurraren Eguna nazioarteko bihurtu zen ingurugiroa babesteko eta zaintzeko kompromezua ospatzeko.

Zer egin zenezake zeuk konpromezu honekin bat eginez?

2009/04/18

Hartz berri bat aurkitu dute Izabako lurretan
Orain arte Camille zen inguru horietan antzeman zuten hartz bakarra.
Nere izeneko hartz berria agertu da Izabako lurretan (Nafarroa), eta bertako abeltzain batek salatu duenez, iragan asteko asteazken gauean bere ardi bat hil eta beste lau zauritu zituen. Gutxienez, beste biren desagerpena ere eragin omen zuen. Abeltzainak adierazi duenez, erasoaren basakeria ez da Camille hartzak Nafarroan eman dituen urteetan erakutsitakoa. Gainera, Ingurumen sailak herenegun jakinarazi zuenez, hartz horren presentzia baieztatzen duten hainbat arrasto aurkitu dituzte.Iazko udan hasi zen Nere hartza Nafarroako lurretan ibiltzen, baina noiz behinka soilik. Bere lehen arrastoak Izabako lurretan antzeman zituzten, oraingo eraso hau gertatu den lekutik hurbil. Orain arte ez zituen abereak erasotu.
Hartz berri bat aurkitu dute Izabako lurretan
Orain arte Camille zen inguru horietan antzeman zuten hartz bakarra.
Berria.info

2009/04/15

EFEMERIDEAK. Leonardo da Vinci jaio zen -->
... Leonardo da Vinci artista eta zientzialaria jaio zen 1452. Apirilaren 15ean, Vinci herrian, Florentziatik hurbil, Italian...
BERRIA Inprimatzeko bertsioa

2009/04/14

-Arrain psikodelikoa: Indonesian aurkitutako espezie berria, *Histiophryne psychedelic*
MineralakMineralogia mineralen azterketaz arduratzen da, eta funtsezko baliabide bat da Lurra ezagutzako. Mineralen azterketaren bitartez, gure munduaren bilakaera ezagutu dezakegu edo material berezienentzako aplikazio praktikoak bilatu.Definizioa
Oro har, substantzia natural bat mineral bat dela esango dugu baldin eta ondorengo ezaugarriak betetzen baditu:
Egoera solidoa.
Bere egitura atomikoa kristal-sare baten arabera antolatua dago.
Bere konposizio kimikoa homogeneoa da, edo ongi mugatutako aldaketa gutxi dauzka.
Ez du bizi-jarduerarik, hau da, gorputz solido hori ez da ez animalia bat eta ez landare bat ere.

Nolanahi ere, komunitate zientifikoak ez du erabat onartzen definizio hori, egile askok benetako mineraltzat jotzen dituzten konposatu natural ugari uzten baititu mineral izate horretatik kanpo:
Substantzia jariakorrak, hala nola petrolioa, metanoa eta beste erregai batzuk.
Solido amorfoak, kristal egiturarik gabekoak, opaloa esaterako.
Organismo bizidunek sortutako mineralak, kaltzita adibidez.

Opaloa, substantzia amorfoa, zenbait egilek ez dute benetako mineraltzat hartzen.

Mineralen aprobetxamendua

Mineralek erabilera ugari dituzte. Horietako batzuk, gemak esaterako, edertasun handikoak dira eta, beren balio ekonomikoaz gain, ebaketa eta leunketarako tresnak ekoizteko erabiltzen dira, edo zehaztasun handiko tresnak egiteko. Mineral asko era guztietako alorretan erabilitako konposatu kimikoen parte dira, eta beste batzuk, berriz, eraikuntza-material gisa erabiltzen dira. Metalak, bestetik, era guztietako tresnak, eraikin-egiturak edo eroale elektrikoak egiteko erabiltzen dira, besteak beste.
http://www.hiru.com/
Harriak
Mineralak egoera puruan nahiko arraroak dira lurrazalean. Ohikoena beste batzuekin elkarturik aurkitzea da, harriak osatuz. Fenomeno hori ez da Lurrean bakarrik gertatzen: Eguzki Sistemako barne-planeta guztiak, eta satelite eta asteroide gehienak, harri-mota desberdinen pilaketa handiek osatuak daudela esan liteke.

Definizioa eta orokortasunak
Prozesu fisiko-kimiko beraren baldintzen azpian egindako mineralen elkarketa edo metaketa guztiei harri esaten zaie. Zenbaitetan, harri bat mineral bakar batez osaturik egon daiteke (igeltsua, kareharria), baina oso gutxitan gertatzen dira horrelakoak.
Harri-mota ugari daude, eta beren ezaugarriak, osatzen dituzten materia-motaren, beren kantitate erlatiboen eta gorputz solido bateratu bati forma emateko elkartu ziren moduaren araberakoak izan ohi dira. Ezaugarri horien araberakoa izango da, halaber, gizakiak harri hori etorkizunean aprobetxatu ahal izatea ala ez.

Harri baten barnean bi eratako mineralak aurki daitezke:
Funtsezkoak: harriaren izaera eratzen dutenak eta harriari dauzkan ezaugarriak ematen dizkiotenak izango lirateke.
Esate baterako, kuartzoa, mika eta feldespatoa granitoan. Horietakoren bat ez izateak harri desberdin bat eragingo luke.
Osagarriak: harri jakin baten ohiko konbinazioaren barruan sartu diren ezpurutasun mineralak izango lirateke. Harriaren oinarrizko ezaugarriak ez dira aldatuko.

Harrien erabilerak

Harri asko mea gisa erabili ohi dira, hau da, mineral jakin bat lortzeko iturri gisa. Halere, askoz ere ezagunagoak dira etxebizitzak eraikitzeko eta ingeniaritza-lanak egiteko material gisa harriek dituzten erabilerak. Halaber, edertasun- eta sendotasun-ezaugarri berezi batzuk dituzten harriak eskulturak egiteko erabili izan dira tradizioz.

Granitozko mendigunea Gredosko mendilerroan, Avila.
www.hiru.com

2009/04/12

Jakinaren gainean eta maltzurkeriaz
Santino txinpantzeak etorkizuna planifikatzen du zooko bisitariei botatzeko harriak jasoz. Santino, 30 urteko txinpantzea, primateak ikertzen dituzten ikertzaileei arrazoia ematera etorri da: animaliek etorkizunerako planak egiten dituzte, gizakiak bezala, eta gu bezain asmo txarrekoak izatera hel daitezke. Duela hamar urtetatik hona, Furuvik-eko zooko zaindariek, Estokolmoko iparraldean, Santino ikertzen egon dira, harriak jasotzeko ohitura duena, hauek hautatuz eta pazientzia handiz ertzak zorroztuz parkeko bisitariei gerora jaurtitzeko.
Lundeko Unibertsitateko zientzialari kognitiboentzat, Sueziako hegoaldean, hau da gizakiaz aparteko animali bat etorkizunerako planak burutzeko gai deneko lehen froga. "Ikerketa hauek frogatzen dutenez, gure hurbileko lehengusuek etorkizuna modu konplexu batean ulertzen dute eta izugarri garatutako kontzientzia dute” dio Mathias Osvath-ek, gaur Current Biology aldizkarian argitaratuko den ikerketaren autore nagusia denak. Ikerlari honen iritziz, baliteke beste zenbait animaliek, orokorrean txinpantzeek, Santinoren “gaitasun bera edukitzea”. "Nire ustez txinpantze basatiek oraindik hobe planifikatu beharko lukete euren etorkizuna, izan ere eguneroko biziraupenerako beharrezkoa dute eta gainera, zoologiko bateko ingurunea baso batekoa baino askoz sinpleagoa da”. Bien bitartean, Furvikeko zooan, Gävlen, Sueziako kapitaletik 170 km ingurura, Santinok bisitarien zain jarraitzen du bere armategia eskuartean.
Egilea: Maialen Sistiaga
Iturria= Current Biology

2009/04/10

Milaka arrain agertu dira hilik Costa Rican
Mota guztietako milaka arrain agertu dira hilik Costa Ricako ondartzetan ondorengo bideoan ikus daitekeenez.

2009/04/08

Nafarroa Kiototik urrunago

Portland zementu-lantegia Olaztin1990etik 2007ra Kioton izenpeturikoa baino 5 aldiz gehiago isuri du Nafarroak. Hala adierazten da Worl Watch aldizkarian argitaraturiko ikerketa batean. Zehatzago, 1990etik %75 emendatu dira negutegi-efektua sortzen duten gasen isurketak (Kioton adosturiko %15etik urruti beraz), baina Espainiar Estatuan mugatutako %53,8a ere ez du bete Nafarroak. Argi dago azkenotan energia berriztagarriek Nafarroan izan duten gorakada isurketekin jarraitzeko ahalbidetu duela Nafar Gobernuak.
Ikerketan adierazitakoaren arabera, gizarte-ekintzek 2006tik 2007rako emendioa %0,2koa baino ez izatea lortu dute baina, bitartean, Nafar Gobernuak Zentral Termikoak eraikitzeari ekiten zion. Izan ere, lan honek Kastejoneko ziklo konbinatuko zentralak eta Olaztiko Portland zementu-lantegia jotzen ditu isurketen erantzuletzat (bien artean ia 2 milioi tona CO2 isuri zuten iaz). Ikerlariek aipatu bezala, eredu energetikoak aldatzea (besteak beste ikatza erabiltzen duten zentral termikoen erabilera) ezinbestekoa da Kioton adosturikoa bete eta Aldaketa Klimatikoaren aurrean benetako aurrerapausoak emateko.
Egilea: Garikoitz Perurena de Blas
Iturria: Diario de Noticias, EFE eta WorldWatch

2009/04/07

Beltz albino bat aztiengandik iheska

Moszyk, joan den astean kaiukoz Tenerifera etorri zen etorkina, babesa eskatu du Beninera itzuliz gero erail eta sorginkeria ekitaldi batean jan egingo dutenaren beldur.
Albinoak Afrikan zoritxar edo zorionaren adirazgari izaten dira. Herrialde eta etniaren arabera hil ere egin ditzakete. Orokorrean beren taldetik kanporatuak izaten dira. Bere atzamarrak amuleto gisa erabiltzen dituzte eta bere odolarekin "muti" izeneko edaria egiten dute. Bertako aztiek prestatzen dute zorionaren eragile dela uste dute eta.
Zurien artean azalaren pigmentazio faltak 20.000tik bati eragiten dio eta beltzen artean 4.000tik bati. Afrikan, beltz albinoek azaleko hainbat gaixotasun pairatzen dituzte, minbizian bukatzen dute gehienek, eta beste hainbat begietakoak, batzuk itsuak izatera ailegatu arte.

2009/04/06

Beste 250 pertsona desagertuta daude. Herrialdearen erdialdean izan zen ezbeharra, Abruzzo eskualdean, eta L'Aquila hirian eragin zituen kalterik handienak.Italian atzo goizean izan zen lurrikararen ondorioz, dagoeneko 179 lagun hil dira eta beste 250 desagertuta daude. Zaurituak 1.500 pasa dira. Herrialdearen erdialdean izan zen ezbeharra, Abruzzo eskualdean, eta L'Aquila hiriburuan eragin zituen kalterik handienak -epizentrotik gertuen dagoen gunea izaki-, baina dozena bat herri gehiago ere txikitu zituen. Erroman bertan ere nabaritu zuten dardara, L'Aquilatik 80 kilometrora baitago. Hondakinak mugitu ahala gorpu gehiago topatuko dituzten beldur dira salbamendu taldeak. Ameriketako Estatu Batuetako sismologia zentroak emandako datuen arabera, Ritcher eskalan 6,3 gradukoa izan zen lurrikara; Italiako Babes Zibilaren arabera, berriz, 5,8koa. 50.000 lagun inguru etxerik gabe gelditu dira. Gainera, gaua non pasa ez zutelako, baita erreplikek zutik gelditutako eraikin apurrak botako zituzten beldur zirelako, 100.000 lagun inguru ebakuatu zituzten atzo. Asko LŽAquilako aparkaleku, zelai eta kirol eremuetan hartu zuten aterpe. Gobernuak jarritako kanpadendak, izan ere, eskas gelditu ziren kaltetu guztiak haietan hartzeko.
Berria.
Cullinan diamantea kausitu zuten 1905. urteko urtarrilaren 26an, inoiz aurkitu den diamanterik handiena topatu zuten, Hegoafrikako Cullinan herriko meategian. Cullinan diamanteak 3.105,75 kilate zituen gordinean. Harekin bederatzi taila egin zituzten, beste horrenbeste harribitxi lortzeko; horietako bi 316 kilatekoa bata eta 309koa bestea landuriko diamanterik handienen artean daude.
Berria.
http://famousdiamonds.tripod.com/cullinandiamonds.html

2009/04/05

Zer izan zen lehenago, oiloa ala arrautza?
Ana Galarraga

Seguru behin baino gehiagotan bururatu zaizuela galdera hori, edo, bestela, nonbait entzungo zenuten. Nik ere zalantza bera nuen, eta paleontologo batengana joatea erabaki dut, hark zalantza argituko didalakoan. Hain zuzen, paleontologoek gaur egun desagertuta dauden espezieak aztertzen dituzte, fosiletan oinarrituta, eta ondo dakite zein diren oiloaren arbasoak.
Bada, paleontologoak esan didanez, oiloak agertu baino milioika urte lehenago dinosauroek jada jartzen zituzten arrautzak. Eta... hau bai harrigarria... hegaztiak dinosauroen ondorengoak direla azaldu dit. Beraz, arrautza izan zen lehenengo eta oiloa gero.
Baina, noski, berriz ere egin dezakegu galdera. Zer izan zen lehenago, dinosauroa ala arrautza? Eta erantzuna, berriro ere, arrautza da. Izan ere, dinosauroen aitzindariek ere, anfibioek, arrautzak jartzen zituzten. Eta anfibioen aurretik baita arrainek ere; eta horrela jarrai genezake arrautzaren antzeko zerbait sortu zuen lehen izakiraino.
Oiloen arrautzekin zerikusi handirik ez zuen izango arrautza hark, noski.

2009/04/04

Lebitazio magnetikoa
Egilea: Jon Ander Arregi Uribeetxebarria
Non dago amarrua? Esperimentu honetan iman arrunt bat jartzen da material bitxi baten gainean. Hasiera batean ezer gertatzen ez bada ere, material hau nitrogeno likidoaren laguntzaz 77 K (-196 ºC) azpitik hoztean supereroale bilakatzen da. Orduan, imanak sortutako eremu magnetikoaren lerroak “harrapatzen” ditu supereroaleak, Meissner efektua izenaz ezagutzen dena gertatuz. Imanak materialaren gainean lebitatzen du, edo alderantziz, hau esekita izan dezake. Berriro tenperatura handitzean, supereroale izaera eta efektu harrigarri hauek galdu egiten dira.
Atxilotua aztore batekin ehizatzeagatik
Baldorbako lagun bat atxilotu du Nafarroako Foru Zaingoak aztore baten (Accipiter gentilis) laguntzaz ehizatzeagatik. Tutera inguruan zebilela harrapatu zuten hortarako baimenik ez zuela. Gainera, berea ez zen ehiza-barruti batean egotea eta ehizarako debekualdian ehizatzea ere leporatu diote.

2009/04/02

2009 Astronomiaren nazioarteko urtea
Apirilaren 2tik 5era Astronomiaren inguruan 100 orduz arituko dira Nafarroan eta mundu osoan. Inoiz ez da honelakorik antolatu. Parte hartzaileek zerua behatu, begiz eta teleskopioz; museo eta planetario desberdinen bisita birtualak egin eta beste hainbat eta hainbat ekintza izango dituzte eskura. Zenbat jendek izango du Unibertsoa lehen aldiz ikusteko aukera?
Galileok 1609an eginiko lehen behaketaren urteurren honek astronomiaren munduan murgiltzeko aukera emango digu 100 orduz. Ekintza hauek guztioi zuzenduak daude, beti ere zeruari begira jartzeko gogoz egonez gero. Planetariora hurbiltzea nahikoa izango da.

2009/04/01

Lurraren hondamendia 2065. urtean
2065. urtea, lurreko ozonoaren bi heren galdu dira, eta ez poloetan soilik, edozein lekutan baizik. Antartika gainean aurkitzen den ozono geruzako zuloa, 1980. urtean aurkiturikoa, urte guztian zehar ageri denak, biki bat du ipar poloan. Latitude ertainetako hirietan, Washington D.C. kasu, irradiazio ultramorea erredurak eragiteko gai da bost minutu eskasetan. DNA mutazioak eragin ditzakeen irradiazio ultramorea %650 igo da, landare, animali eta gizakiengan gaitzak eragiteko probabilitate handiaz, eta azal minbiziaren gorakada itzela eraginez. Ingurugiroa
Turkiako Gobernua; Darwinen bizitza isilaraztearen alde
Turkiako Gobernuko Zientziaren Finantzaketarako Agentzia Nagusiak Darwinen bizitza eta aurkikuntzen inguruko artikulu baten argitalpena debekatu du eta ondorioz, eskandalu publikoa eragin du. Turkian zientzialarien artean oihartzun handia duen Bilim ve Teknik (Zientzia eta Teknologia) aldizkarian plazaratu behar zuten artikulua, baina azkenean, bertan behera geratu da.

Biologia
Bromoa ere ari da ozonoa jaten
Estratosferan, ozono-geruza dagoen atmosfera-zatian, bromodun hainbat konposatu detektatu dituzte. Ozono-geruzak Eguzkiaren erradiazio ultramoreetatik babesten du Lurra, eta zientzialariek detektatu berri dituzten bromodun molekulek ozono-geruzaren molekulak suntsitzen dituzte. Ez da aurkikuntza pozgarria, beraz. Aspalditik daude han, baina orain arte oharkabean pasatu dira zientzialarientzat.
Zientzia.Net